CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ artxiboa | ┬╗ audioa
Azala Espazioa
AUDIOA
GORAN SERGEJ PRISTAS. IKUSLEAREN HERIOTZA/ I. ATALA

"Ikuslearen heriotza" laborategian zehar Goran Sergej Pristasi Igor de Quadrak eta Ixiar Rozasek egindako elkarrizketa. 2013ko uztailaren 2ko arratsaldean, dramaturgo eta sortzaile kroaziarrak Azalan egindako egonaldian idatzitako liburuaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Ikusezina dena ikusgarri egiteko prozesuari buruz. 

 

BOJANA KUNST. DENBORAREN ORAINALDIA/II. ATALA

Arratsalde batean, mintegiaren saioetako batean, Bojana Kunstek krisi garaian portaera afektiboek eta baiezkoaren pentsamenduak duen garrantzia azaltzen du. Nola pentsatzen dugu geure arlo artistikoa? Ez jakitea ez da jakitearen kontrakoa, aitzitik, aldaketari denbora eta espazioa uztea da.

 

BOJANA KUNST. DENBORAREN ORAINALDIA/ I. ATALA

Bojana Kunst, arte teorikoa eta dramaturgo esloveniarrarekin egindako lehenengo saioa. Denbora, pentsamendua eta ekintzaren arteko harremanei buruz. Zein da instituzionalizatzen den denboraren denborazkotasuna? Nola ekoizten dugu memoria etorkizuna proiektatzen dugunean? 2013ko martxoaren 22an, udaberriaren hasierarekin batera. 

 

AZALA BERRITUZ/ II. ATALA

Ainara LeGardon eta Alvaro Barriusoren "Azala berrituz" proiektuaren bigarren atala. Archipiel taldea osatzen dute biek ala biek, batzuetan Archi eta beste batzuetan Piel, egunaren arabera. Azalan aurkeztu zuten, 2013ko maiatzean egindako egonaldian zehar. Poesia sonoroa entzumenerako.

 

AZALA BERRITUZ/ I. ATALA

Ainara LeGardon eta Alvaro Barriuso, Archipiel taldekoak, "Azala berrituz" proiektuaren lehenengo atala aurkezten dute. Azalan grabaturikoa, 2013ko maiatzean egindako egonaldian zehar. E, begira nazazu!, zer ikusten duzu, zer ukitu?

 

TOPO PASEOAN

Patiniren paisaiak, goizeko hasperenak, kurbaren pasioa, orkatzek ipurdi zuria dute, bidearen sorpresa, leuntasuna eta amorea. Leire Ugalde, Itsaso Corral eta Germán de la Riva-k AZALAn elkar pasatako egunei  buruz hitzegiten dute elkar, kanpoan elurra zegoen bitartean, baita bere prozesuei buruz era.. Martxoaren 18 a zen, astelehena.

 

OSCAR GÓMEZ MATARI ELKARRIZKETA

"Pentsamendua azaldu" lantegian, errege eguneko goizean, Oscar Gomez elkarrizketatu genuen. Epifaniaren ospakizuna. Hemen egoteko benetako arrazoia, ni idealaran ekintza- poema, igela eta txapaburuaren parabola, irudi bat kokatu, istripua. Ze herrialde ote da Oscar?

 

VERA MANTERORI ELKARRIZKETA

Existentzia, egungo momentua eta arteari buruzko oinarrizko galderek, bakoitzaren obsesio eta erakarpenek nahiz memoria pertsonalen artxiboek osatzen dute Verak tailerean zehar eskeini zuen eskemaren bihotza. Materiala ateratzeko, lantzeko eta antolatzeko mapamundi modura. Azalan, 2012 ren azaroak 2an.

 

LA EXCURSIÓN

Robert Walserren "La excursión" historioaren irakurketa, Moonrise Kingdom pelikularen Alexandre Desplaten "The Heroic Weather-Conditions of the Universe" musikaren erritmora. Trufaletik datorren aldapa jeisten irakurri genuen 2012ren abuztuaren 25an, goizeko hamarretan. Gau horretan euria egin zuen. Eskerrak.

 

GARY STEVENSERI ELKARRIZKETA

Igor de Quadrak eta Ixiar Rozasek "Performanca Lab" lantegian zehar Gary Stevenseri egindako elkarrizketa. Lantegia Gorputz Egoerak programaren barruan kokatzen da eta Lanbroa 12 testuinguruan antolatua dago. Solasaldia Azala espazioan burutu zen, 2012ko uztailaren 12an.

 

 

0 EKONOMIA/ II. ATALA

Pedro G. Romerok "Economía 0" egitasmoa azaltzen jarraitzen du. Oraingoan "Eirchatf: Okonomie: Konjuntur" (proyecto Kunstverein, Stuttgart) aurkezte du eta  "Economía: Picasso" (Bartzelonako Picasso Museoan burutua).  Alexander Kluge, Cabaret Voltaire eta abar luze bati buruz... 2012ko ekainaren 21ean.

 

0 EKONOMIA/ I. ATALA

2012ko ekainaren 21ean, udako solstizioan, Pedro G. Romerok "Economía 0" egitasmoa azaltzen du. "Fides versus Caritas" eztabaida. Don Dávida Eman. Murillotik Rancièrera, Hegel zeharkatuz. Ekonomia banatzaile baten egitasmoa, partekatzea eta austeritatea (gastua, lana eta gauzen arteko egokitzapena).

 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com