CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » artxiboa | » audioa
Azala Espazioa
AUDIOA
8. PROKLAMA, IRATXE JAIO ETA KLAAS VAN GORKUM

2016ko urriaren 15ean, 8. Proklamaren baitan eta Artium-en, Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek "Mailegu eskaera" topaketaren sarrera egin zuten. Iruñea-Veleiari buruzko aurkikuntza arkeologikoak eta erakunde publikoetatik haien izaera publikoa oztopatzeko moduei buruz.

 

ROSA CASADO & MIKE BROOKES-EKIN SOLASEAN. 7. PROKLAMA

Larunbate goiz batez,  Rosa Casado & Mike Brookes-ekin solastu genuen "Zelatan, Arrasto bila, Miaka: Etorkizuna partekatzen" lanari buruz, 7. Proklamaren baitan. Egun horretan zerura begiratu zuten ere J. Otero, O. Cornago, M. Rojo, A. de la Horra, M. Fran Machin, I. Zabaleta, L. Cabrera eta I. Rozas.

 

ISABELLE GINOT ETA MARCEL BUGIEL. DANTZA: ANORMALA DENA

Isabelle Ginot eta Marcel Bugiel Azalan irailaren 5etik 9ra bitartean emandako "Dantza: anormala dena" mintegiaren ostean. Nola begiratzen dugu urritasuna duten pertsonek egindako lan eszeniko bat? Bestelako piezak bezalaxe begiratu eta haiei buruz halaxe idaztea posizionamendu politikoa da. 

 

SOLASALDIA MISIOAPARTAREKIN

Azaroaren 23an, arratsaldez, Ana Buitrago, Oscar Dasi eta Sergi Faustinorekin solasean Azalako txokoan. Halako batean euriaren zurrumurrua. Eta aurrerago Jaime Conde Salazarrek ere bat egiten du ahotsekin. Lankidetzan aritzeko moduetaz, egoak, azpilurra, denborazkotasun hedatuak eta poetikoa denari buruz.

 

IRATXE JAIO ETA KLAAS VAN GORKUM-EKIN SOLASEAN | I. ATALA

"Diozun guztia" proeiktuarekin Azalan egindako egonaldiaren ostean, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumekin izandako solasaldia. Urriak 19an, goiz epel eta euritsu batean. Epaile-hizkuntzaren performatibitatea, eta haren eta artearen hizkuntzaren gurutzaketei buruz. 

 

IRATXE JAIO ETA KLAAS VAN GORKUMEKIN SOLASEAN | II. ATALA

Goiz horretantxe, bi artista bisualek Iruñea-Veleiaren inguruan egindako proiektuaren inguruan mintzatu gara. Zeinek du egia? Narratiba zientifikoaren eraikuntza, zientziaren balizko ojektibitateari buruz. Nola definitzen gaitu hain zuzen ere diskurtso horrek?

 

JOSÉ ANTONIO SÁNCHEZ ELKARREKIN EGOTEKO GAUZEI BURUZ

Ekainaren 27an, larunbate arratsaldean, 5. Proklamaren baitan José Antonio Sáneanchezek gidatutako "Elkarrekin egoteko gauzak" mintegiaren ostean. Te batekin, Gasteiz atzean, egungo praktika eszenikoek elkarrekin egoteko moduak eta gailu edo dispositiboen erabilpenarekin egiten ari diren lanaz mintzatu gara tarte batez: 

 

QUALQUER KOLEKTIBOAREKIN SOLASEAN

AZALAn egindako bigarren egonaldian, 2015eko maiatza eta ekaina bitartean, Luciana Chieregati eta Ibon Salvadorrek Laia Cabrerarekin "Over" piezaren kreazio prozesuaren gainean solasten dute. Overdosi garaikideari eta eszenan gain-erakusten diren lau gorputzari buruz: 

 

OSCAR GÓMEZ ETA ESPE LÓPEZEKIN SOLASEAN

Apirilaren 22an, 5.PROKLAMAn egindako "El cromlech" laborategia eta Azalako egonaldiaren ostean, Oscar Gómez eta Espe López Laia Cabrerarekin solasean. Alferrikakoa denaren konkista, eraginkorra ez dena, Gherasim Lucaren poema bat eta "Cuarto de hora de cultura metafísica". 

 

BOJANA KUNST SOLO-AREN PROIEKTUARI BURUZ

"Bakarkako lanaren proiektua: solo lanaren baldintza ekonomikoak eta kulturalak" mintegiko saio batean Bojana Kunstekin solastu genuen. Mintegia Azalan izan zen, 2015eko martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean. Solo-aren kontzeptuaren anbibalentzia eta artistaren lanaren ikusgarritasunari buruz:

 

CLAUDIA DIAS. ALGO VALIOSO SE AGOTA

"Algo valioso se agota" proiektu pedagogikoaren ensaio baten ostean, 2014ko urriaren 29an, Cláudia Diasekin solastu dugu. Zer da hau? Izenburu bat, objektu artistiko bat, CTR, denbora errealeko konposizioan metodologia, oinarri izan duen formakuntza prozesua zeharkatzen duen galderetako bat. 

 

DESEHORZLEA

Silvia Zayas eta Jaime Conde Salazarrekin "Desehorzlea" lantegiaren irekiaren ostean 2014ko urriaren 10ean izandako solasaldia. Aste oso baten zehar 15 lagunek hitzak desehorzten dituzte Artium museoan, 2. PROKLAMA egitarauaren testuinguruan. Solasaldiaren egunean "autoritate" hitzaren inguruan ibili ziren lanean lantegiko partaideak.

 

Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com