CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak
Azala Espazioa
ARTISTEN EGOITZAK

AZALAk egoitza ematen die kreazio- lanerako edota ikerketarako gogo- bilketa espazioa/ denbora behar duten artista, sortzaile, pentsalari eta aktibistei.

Egoitzan dauden artisten artean konplizitateak eta elkar- lanean jarraitzeko aukerak eratu; proiektu bakoitzaren arabera egonaldiaren epea eta aldizkakotasuna zehaztu; aldi berean egonaldiak gurutzatu; egonaldian dauden artistak eta bertako artista edo pertsonen artean elkarrizketa bideak ireki; sorkuntza edota ikerketa prozesuak kanpoko begirada kritiko batekin elkarbanatu eta haren aurrean jarri ATE IREKIAK deitu ditugun egunetan; horiexek dira proiektuak egoitzan hartzeko dauden baldintzetako batzuk.

ATE IREKIAK egunetan egoitzan dauden artistak, sortzaileak, pentsalariak eta aktibistek beren lan prozesuak erakusten dituzte AZALAren konplizitatearekin. Beren lanak irekiz, sortzaileek euren zalantzak eta kezkak konpartitu eta aurrez aurre jartzeko aukera izango dute bertaratu eta jasotzen dutenaren arabera solasaldia izateko prest dauden pertsonekin.

hurrengo egoitzak:
RESIDENCIA 3D

RESIDENCIA 3D

Camilla Téllez, Isaac Erdoiza eta Nazario Díaz-en sormen-egoitza eta ikerkuntza-egoitza 

urtarrilaren  27 tik 31 ra 

K.a.p.i.k proiektuaren barnean

aurretik izandako egoitzak:
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com