AZALAk egoitza ematen die kreazio- lanerako edota ikerketarako gogo- bilketa espazioa/ denbora behar duten artista, sortzaile, pentsalari eta aktibistei.
Egoitzan dauden artisten artean konplizitateak eta elkar- lanean jarraitzeko aukerak eratu; proiektu bakoitzaren arabera egonaldiaren epea eta aldizkakotasuna zehaztu; aldi berean egonaldiak gurutzatu; egonaldian dauden artistak eta bertako artista edo pertsonen artean elkarrizketa bideak ireki; sorkuntza edota ikerketa prozesuak kanpoko begirada kritiko batekin elkarbanatu eta haren aurrean jarri ATE IREKIAK deitu ditugun egunetan; horiexek dira proiektuak egoitzan hartzeko dauden baldintzetako batzuk.
ATE IREKIAK egunetan egoitzan dauden artistak, sortzaileak, pentsalariak eta aktibistek beren lan prozesuak erakusten dituzte AZALAren konplizitatearekin. Beren lanak irekiz, sortzaileek euren zalantzak eta kezkak konpartitu eta aurrez aurre jartzeko aukera izango dute bertaratu eta jasotzen dutenaren arabera solasaldia izateko prest dauden pertsonekin.
A-N / A-B
Karlos Martinez B. ren sormen egoitza
TOPO Artista 2020-2021
2020ko abenduaren 29tik 2021eko urtarrilaren 18 arte
ARRAKALA ETA ESPERIMENTAZIOA, SAIAKERA BAT
Derek Van Den Bulcke, Dani Hernandez eta Emilio Manzanoren ikerketa egoitza
2021ko urtarrilaren 18tik otsailak 7arte
SOINUARI DANTZA
Sandra Gomez eta Javier Veraren sormen eta ikerketa egoitza
2021ko otsailaren 22tik 28 arte
PLATEA
TRIPAK Kolektiboaren sormen eta ikerketa egoitza
2020ko abenduaren 26tk 30 arte
PROYECTO N.A.N (NOW ASK NOTHING / NOTHING ASK NOW)
Anna Fontaneten sormen eta ikerketa egoitza
Danzálava-rekin lankidetzan
2020ko abenduaren 14tik 23 arte
EL RESTO
Fernando Gandasegi y Marc Vivesen sormen eta ikerketa egoitza
2020ko azaroaren 18tik 28 arte
LABEA
Eduardo Bonito eta Isabel Ferreiraren ikerketa egoitza
2020ko azaroaren 23tik 27 arte
SUSANA
SUSANA lantaldearen ikerketa egoitza
2020ko azaroak 16tik 20 arte
HIRU (3)
Myriam Pérez Cazabonen sormen eta ikerketa egoitza
PECHO, PITO, PALMA
Askoa Etxebarrieta, La Pulga eta Sonia Estévezen sormen eta ikerketa egoitza
2020ko azaroaren 10etik 12 arte
IRUDIEN BIZIA ETA MAITASUNA. 1. EGONALDIA
Pablo Marteren sormen eta ikerketa egoitza
TOPO Artista egoilarra 2020-2021. Gonbidatua Aimar Arriola
2020ko urriaren 27tik azaroaren 6 arte
ENVIOLETÃ
Javiera de la Fuente y Belén Mayaren sormen eta ikerketa egoitza
2020ko urriaren 12tik 29 arte
ERREPIKATU ETA AHAZTU
Pablo Marte y Taxio Ardanazen sormen eta ikerketa egoitza
2020ko urriaren 5etik 9 arte
ADIERAZTEN EZ DENA
Arantza Iglesiasen sormen eta ikerketa egoitza
2020ko urriaren 10etik 12 arte
BAKARRIZKETA KOLEKTIBOA
Jessica Sarah Rinland-en sormen eta ikerketa egoitza
2020ko irailaren 1etik 11 arte