CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » RESIDENCIA 3D II
RESIDENCIA 3D II

Camilla Téllez, Isaak Erdoiza eta Nazario Díazen sormen eta ikerketa egoitza

K.a.p.i.k proiektuaren barnean 
2020 ko ekainaren 8 tik 12 arte
 
Eskaini, jasan, zaindu, lagundu, estalpetu, hornitu, babestu, leundu, bendatu, ezkutatu…
3D Egonaldia Camila Tellezek, Isaak Erdoizak eta Nazario Diazek 2020. urtean zehar elkarrekin gurutzatuko dituzten egonaldiak dira. Egonaldietan haietako bakoitzak proiektu pertsonal bat landuko du, eta, aldi berean, beste bi lagunen proiektuetan laguntzeko prest egongo dira. Laguntza hori kaltetutako zonaldean benda jartzea bezalako zerbait izango da, gure asmoei/eritasunei gorputza eta hiru dimentsioak emateko modu bat, euskarri berezi batez elkarri lotzeko, elkarri babesteko, materialak partekatzeko, gure nahikarien lurraldean sakontzeko, geruzak gehitzeko, eta, gehitu ahala, bolumen emankorra osatu geure bidea egin ahal izateko.
 
 

Hasteko, hiru topaketa proposatzen ditugu Urtarrila eta Ekaina artean. Hiru dimentsioen alorrean izango den ikerketa-dinamika honen bultzatzaile nagusiak izango dira, dudarik gabe.

 

Camila Tellez | Udaberriko trantsizioa

Hortz-protesi batekin eta banpiro baten ikuspegitik, autobiografiari, identitateari, generoari lotutako topikoetan jarriko dut arreta; ez-irudia, gosea (erreflexua); gorri kolorearen hainbat espresiobide, bortxakeria. Idazketa tailerra izango da, saio performatibo baterako. 12 urte nituen garaiko remake bat, orduan erabat eraldatzen ari zitzaidan nortasuna hortzagin protesi batekin definitzen zen osorik, 90ko hamarkadaren erdialdean, Txilen.

Hitz gakoak:Autobiografia, banpirismo, identitatea, generoa, queer, saiakera, remake, performance.

 

Isaak Erdoiza| urtarrila

Ikerketa egoitza, inbokazioaren ideiaren inguruan. Bokatiboa, zerbait esaten duzunean, izendatzen duzunean deitzeko erabiltzen dugun hori, zenbait gauzaren presentzia ekartzeko tresna gisa. Egoitza hau inbokazioaren inguruan idazteko espazio gisa proposatzen dut, orain premiazkoa dena, dar-dar ari dena eta nekez izendatu daitekeena agerian jartzea.  Garrasi bat. Kontzertu baten ideia.

Hitz gakoak: Inbokazioa, deia, garrasia, kontzertua.

 

Nazario Diaz | Ezabatze berri bat ekinaren ekinez egina

Gorputzak desagerrarazi, norbera diluitu, hainbat materiala desegin, zerbaiti garrantzia eman iluntasuna sortuz, atentzioa lekuz aldatu argiaren bidez, inguruak markatu edo azpimarratu. Ezabatze berri bat ekinaren ekinez egina performerraren presentzia lekuz aldatzeko hainbat estrategia praktikan jartzen ditu,‘eremuz kanpoko’ bat pentsatzeko,egiletzak halabeharrez definitzen ez duen horretan begirada jartzeko, gorputzaren –entitate fisiko, moral eta espiritual gisa ulertzen den totem hori– higadura eta desagerpenarenideia azpimarratuz, eta periferia, bazterrekoa, inguruan dagoena, erabat garbi ez dagoena, lehen planoan ez dagoena nabarmenduz.

		

 

Bioak

Camila Tellez (Txileko Santiago, 1982) askotariko artista da, eta performerra. Bilbon bizi da. Bere arte jardueran performancea, autobiografia, idazketa, ahotsa eta irudia ikertu ditu; nortasunaren espresiobide ezberdinak bizi dituen espazioetan, baita harreman ikusezinak ere audientziarekin eta publikotasunarekin lekuen bitartekaritza proposamen ezberdinetan. Bere azken proiektuak: Edificio. Metodologías para una arquitectura nacienteeta Mirador. Centro de investigación,  biak Bilbon eginak.

Isaak Erdoiza (Abadiño, Bizkaia. 1975),koreografoa eta dantzaria. Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean masterra 2016/17 (ARTEA/UCLM/MNCARS). Dantza garaikidea eta gorputzaren ikasketen inguruan egindako formakuntza, gaur egun askotariko sormen-lanean ari da. Beste batzuen artean honako talde eta artista hauekin lan egin eta kolaboratu du: Olatz de Andres, Coletivo Qualquer edota Nazario Diaz. 2012az geroztik, Bilboko hiriko etxeetan euren lanak aurkeztera gonbidatzen dituen disziplina ezberdinetako artistekin ‘La Cosa en Casa’ izenekotopaketa antolatzen du, Maia Villot-ekin batera.

Nazario Diaz (Linares, Jaén. 1985)Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean masterra (ARTEA, UCLM, MNCARS). Bere azken lana, Looking for Pepe (2016-), Pepe Espaliú artista kordobarraren inguruan osatua da, eta gorputzari, mintzairari eta lurraldeari lotutako gaiei erantzuten die. 2007az geroztik, Vértebro komunitatearen barnean egin du bere lanaren zatirik handiena. Kolektibo horrekin Beautiful Movers komisariatu zuen Kordoban. Arte perfomatiboen inguruko praktika eta hausnarketaren testuingurua da. Societat Doctor Alonso eta Isaak Erdoizarekin kolaboratu du, besteak beste.

 

 

 

 

 

RESIDENCIA 3D II
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com