CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » BISONTE BAT BIHOTZ ERIARENTZAT II. ATALA
BISONTE BAT BIHOTZ ERIARENTZAT II. ATALA

Nerea eta Gorka Gurrutxagaren sormen eta ikerketa egoitza

2020ko maiatzaren 25 etik ekainak 5 arte

ATZERATUTA

Bisonte bat Bihotz Eriarentzat Gaizka Sarasolaren Urak ttiki dire antzezlana oinarri hartuta sorturiko dantza emanaldia da. I.atala estreinako aldiz 2018ko Dantzan Bilaka jaialdian aurkeztu zen Gasteizko Artiumen. II.atala ontzeko antzezlanaren bigarren zatia erabiliko da. I.atalean erdibidean gelditu baikinen, sekretua kontatzera iritsi gabe. Helduko ote gara oraingo honetan?  

Urak ttiki ziren eta ttiki izaten jarraitzen dute. Bisonteek alde egin zutela uste genuen, baina itzuli dira udako larreetara bazka bila. Hala genioen, basoan barrena zetorrela Erregeren Segizioa. Bisonte bat zekarrela, opari, Bihotz Eriarentzat. Arrainik izango zela oturuntzan eta gorteko zaldunek besarkatuta egingo ziotela adio ilunabarrari. Besarkatuta, besarkadantzan. Willi-k ordea ez zion sekreturik kontatu Ilargiri. Oraingoz ezetz erantzun zion. Oraingoz hobe zela ez kontatzea, ezer ez esatea. Lamiak ez zuen hortaz zomorroa limurtu. Nahiz eta elkarrekin murgildu ziren ur-epeletan. Nahiz eta eskuei helduta egin zioten ongi-etorria egunsentiari. Galerak nagusitu ziren, amarena, aitarena. Arrain harrapaketan segi zuten, ur handitan nahi baina ezin, urak ttiki baitira oraindik ere. Kattagorria nola bilakatu den bisonte; hori izango da akaso Willik zomorro-zomorro gordetzen duen sekretua. Jakingo ote dugu inoiz? Beharbada. Tematia baita Ilargi. Lamia bera bezainbat. Eta horrela akaso, larreetan bazkan dabiltzanen eta zuhaitzetan zintzilik daudenen ezkutuko istorioak azaleratuko dira.  Gutxi inporta zaio ordea kattagorria hiltzear denari.

2020ko Apiriletik Irailera II.atala osasu eta ontzea izango da helburua, eta I.atalarekin izango duen lotura aztertu eta sendotzea. Azken asteak aurkezpenerako prestaketak egiteko erabiliko ditugu.

 

 

Nerea Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1993). The Place/London Contemporary Dance School eta Scottish Dance Theatre estudioak egin ditu. Besteak beste, Curious Seed, Collective Endeavours eta Barrowland Balletekin lan egin du. Eszenako esperientzia oriantsukoak: The warm up Project/Dance Ireland, Hatch egoitza artistikoa, Lucia Kickham (Dublin) 2018.Barrowland Ballet/Poggle tour Internacional (USA eta Canada) eta nacional (Eskocia), 2018. Irakasle gisa oraintsuko esperientzia : Flying low eta passing through/Compañía Scottish Dance Theatre, Dundee 2019, Flying low & passing through/Dantzagunea, Donostia 2019
 
 
Gorka Gurrutxaga Arruti (Donostia, 1991) Dantza ikasketak egin ditu Tanzfabrik Berlin eta P.A.T.S. Bruselasen. Miet Warlop eta Cielo Rasorekin, Flowers (we are) Ecce/Claire Croizerekin eta Matteo Fargionekin lan egin du. 2018ko abuztua - Orain arte. Magdalenazaal Brugge estreinaldia, 2019ko urtarrila. Emanaldiak: STUK Leuven, PACT Essen, Kaaitheater Bruxelles, Jena Volkstheater. Duela gutxi Vera Tussing, Hiatus/Daniel Linehan eta Ecce/Claire Croizérekin lan egin du. Singel Antwerpen 2020ko urtarrileko estreinaldia.
BISONTE BAT BIHOTZ ERIARENTZAT II. ACTO
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com