CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » “MUSIKA EGITEA LIMONADA PRESTATZEA BEZAIN EKINTZA HUMANO ETA DUINA (OMEN ) DA”. HALA BEDI.
“MUSIKA EGITEA LIMONADA PRESTATZEA BEZAIN EKINTZA HUMANO ETA DUINA (OMEN ) DA”. HALA BEDI.

Mursego Maite Arroitajauregiren sorkuntza eta ikerketa egoitza

2020 ko apirilaren 14tik 16 arte

 

Mursego Maite Arroitajauregi naiz, besteak beste biolontxeloan lizentziatua. eskura dudana erabiltzen dut soinua lotzeko eta kantuak sortzeko. folklorea, abangoardia eta musika klasikoa hibridatzen saiatzen naizela diote mota hontako testuek.

20 urte daramazkit musika erakusten. Disko formatuan 4 lan argitaratu ditut, horietako bat “%100 OIon”,( Oiongo herriarekin elkarlanean egindakoa). Horretaz gain dantza antzerki eta zinerako musika ere konposatu dut (Amama, Emak Bakia Morir,Cólera, Akelarre, Invisible, Mutu, Tentativa I, Tentativa II…)

Kantuen sortze prosezuak ,aldatu egiten nau, osatu eta/ edo sendatu, nigan sortzen duten hori entzulearengan ere sortu nahi nuke.


AZALAN egingo dudan egoitzan, "4/5" diskoa osatuko duten kantuen harilkatzea egingo dut.

�€� ( PARECE SER QUE) HACER MÚSICA ES UNA ACCIÓN TAN DIGNA Y HUMANA COMO PREPARAR UNA  LIMONADA�€�. ASÍ SEA.
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com