CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » GAUA EGIN
GAUA EGIN

Bárbara Bañuelosen sorkuntza eta ikerketa egoitza

2020ko martxoaren 23tik 28 arte             

 

      Irakurraldi audiobisuala

 

Bidaiatzea oso da probetxuzko gauza, irudimenari eragiten dio.

Gainontzeko guztia desilusio eta neke hutsa.

Gure bidaia hau, berriz, zeharo da alegiazkoa.

Hortik du indarra.

 

Bizitzatik heriotzara doa.

Gizaki, animalia, hiri eta gauzak, dena da irudimenezkoa.

Eleberria da, fikziozko kontaera besterik ez.

Hala dio Littrék, behin ere hutsegiten ez duenak.

 

Eta gainera mundu guztiak libre du horrenbeste egitea.

Begiak ixtea nahikoa du.

 

Bizitzaz bestaldean dago.

 

Gauaren muturrerainoko bidaia, Céline

 

 

Gaua egin bidaia bat da, irakurraldi audiobisuala, Gauaren muturrerainoko bidaiaCélineren liburuan zehar. Bere bi protagonistek, Carles eta Barbara, gaua osoa egingo dute elkarrekin hizketan, eta gaur egungo benetako zoramenari buruzko gogoeta egingo dute Célinen hitzei jarraituta. Gaua egin, norberarenganako bidaia da.

Proiektu hau analisi eta kontzeptualizazio hasierako fasean dago.

Célineren lana berreraikitzea da asmoa, gaiak aztertzea eta testuinguru gisa balioko duen mapa kontzeptuala zirriborratzea, gero ikus-entzunezko formatuan partekatzeko eta gorputzaren bidez bizitzeko; eta gorputzarekin, ahotsa; eta ahotsarekin, hitza; eta hitzarekin, elkarrizketa; eta elkarrizketarekin, gogoeta; eta gogoetarekin, kultura; eta kulturarekin, historia eta oraina.

 

Barbara Bañuelos  : Burgos, Madril, Londres eta New York hirien artean prestatu, deformatu eta itxuraldatu da. Oholtzako lana eta zenbait proiektu musikalak uztartzen ditu. Bere ikerketa-sorkuntza prozesuak, abiapuntu gisa, ni autobiografiko bat dute, (gu) izan arte hedatu egiten den ni bat. Bertan, memoria, irudimena, denbora, errealitate-fikzioa bezalako kontzeptuak harremanetan eta jokoan jartzen dira, horretaz guztiaz beste toki batetik pentsatu ahal izateko; pertsonala eta soziala den eremuaren artetik iraganez.

90 dB izan zen bere lehen lana (Injuve Saria, 2009). Inventario: memorias de una aspiradorabere proiektuarekin, 20 urtetan aurkitutako ehunka paper eta gauza gainean hartuta, oholtzetako eta erakusketa-espazioetako zoruak korritu ditu: Musac, Artium, Caixa Forum, Pradillo Antzokia, Escena Abierta Jaialdia…

Mi padre no era un famoso escritor ruso, un documental escénico, bere proiekturik berriena da. Gorputzari eta sufrimendu mentalari buruzko gogoeta hain zuzen. Honako toki huetan aurkeztu izan da: BAD Festibala, Sálmon Festibala, mercat de les Flors, IDEM Festibala, La casa Encencidad, Artium...

Gaur egunbere hurrengo proiektuaren ikerketa-sormen prozesuan dago; Hacer Noche (Gaua egin), ikus-entzunezko irakurraldia. Benetako eroaldi garaikideari buruzko gogoeta Célineren Gauaren muturrerainoko bidaia liburuko hitzen bidez.

Ju. musika taldeko kidea da. Taldea sorkuntza eta konposizio laborategi gisa sortzen da, eta sendotu egiten da 2015ean bere lehenengo albumarekin "Poco Adrede Nunca", eta bigarren batekin gero, 2018an, "Todo y la cabeza".2021erako hirugarren bat egingo dutela mehatxatzen dute.

  


					
HACER NOCHE
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com