CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » GUZTIA EZER IZAN LEIKE. JU 2020
GUZTIA EZER IZAN LEIKE. JU 2020

Bárbara Bañuelosen sorkuntza eta ikerketa egoitza

2020ko martxoaren 29tik apirilaren 3 arte

 

Aurreko bi lanetan egindako 20 abesti eta bi albumak esperientzia kolaboratiboa, irekia eta dibertigarri baten lanketa izan zen haientzat, oulipiar erako argialdia. Oraingo honetan, ordea, Ju.k hirugarrena duen proiektua abian jarri beharko du, eta garbi ikusten duten gauza bakarra honako hau da: hautsi eta aldatu egin behar dituztela euren arauak, euren rolak, eta 2015az geroztik baliabide sortzaileak eta konposizio laborategi baten fruitua izan den jarduera musikalak hartu duen inertzia. Bide berri honek ez du helgumarik. Soilik orainalditik asmatu ahalko dute zein izango den hirugarren saiakera honen etorkizuna, iraganik gabe eraikitzeko asmoa dutelako, hori posible den neurrian behintzat. Dena dago zabalik, dena dago itxita, dena gerta daiteke eta, agian, dena ez da izango. Gora begiratzen hasiko dira.

 

 

JU.
Orain dela bi urte argitaratu zen 'Todo y la cabeza', Ju.ren grafikodiskoa, Barbara Bañuelos, Javier Espada eta Ernesto Zoko-ren azken proiektua. Bederatzi abesti biltzen ditu, Campi Campon-ek ekoiztuta (Vetusta morla, Jorge Drexler), eta bederatzi irudiz lagunduta dator, abestien interpretazio grafikoa Maria Luque, Miju Lee, Craig  Atkinson edota Jose Ja Ja Ja ilustratzaileek egin dute.

Ju. abian jarri zen 2013an, eta hain zuzen konposizioa eta sorkuntza laborategia modura egin zuen. 2015ean talde gisara sendotu zen debuta egiteko “Poco adrede nunca” albumarekin. Norbaitek esana da: “diskoak badauka pop ukitu nabarmena, bitxia da sinpletasunean, hizkuntza zaindua, eta soinu organikoen eta abstraktuen artean ematen den oreka, berriz, oso fina”.

Hasieratik erakutsi dituzten sorkuntza eta konposizio prozesuak haien ezaugarri nagusienetako bat izan da. Sormenerako tresna eta baliabide berrien bilaketa beti egon da presente esperientzia kolaboratiboa dei genezakeen honen barruan, eta beti ere irekia, dibertigarria, oulipiar erako etorriarekin lotuta. Prozesu horien erakusketa egin da Madrilgo Arte Ca2M Zentroan, azalpen-eranskina eta audio gune eta guzti.

Haien lanak zabaldu egin dira zuzeneko kontzertuetan ere, eta horietan nahastuta agertzen dira osagai organikoak eta prozesatuak, ahots leun batean, elkarren artean lotuta. Kontzertu horiek espazio bereziak dituzte jomuga, baina batez ere entzuleak, hain zuzen ere melodien, hitzen eta irudien arteko konbinazio berdingabe honek eskaintzen duen egitura akustikoa, hurbilekoa eta atmosferikoa zeharkatzeko prest egongo diren entzuleak.

TODO PUEDE NO SER. JU 2020
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com