CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » UNISONOA
UNISONOA

Ixiar Rozasen eta Rafael Martínez del Pozoren sorkuntza eta ikerketa egoitza

2020ko urtarrilaren 7tik 12ra bitartean

 

 

 

 

Unisonoa ahotsaren, lengoiaren, idazketaren eta horien erritmo zein soinuen inguruko lan eta ikerketa eremua da. Esaldia eta lerroa hartzen ditu unitate bezala. Haiekin egin daitekeen konposizioa. Eta honakoak dira bere materialak:

arnasa ahotsa ahoa hitza lengoaia soinua erritmoa metaketa errepikapena autoerreferentzialitatea arritmia polifonia eleaniztasuna gertrude stein lyn hejinian entzumema ukigarritasuna horizontea

Hitzak ez dira bere horretan amaitzen, sinestesia medio: haiek esatea haiek eskuan hartu eta eskuztatzea da; haiek miatzea, ahoratu eta mihiratzea, sonorizatzea. Eta hitz bakoitzak espazio bat sortzen du, inguratzen duena, zabala, gero eta zabalagoa, bata eta bestearen artean.  

Hitzek horizontea gurutzatzen dute eta bihurtzen dira horizontea eta eguraldia eta espazioa. Hitzek horizontea gurutzatzen dute eta bihurtzen dira horizontea eta eguerdia eta espeziea.

 

Ixiar Rozas Elizalde (Lasarte- Oria, 1972). Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen dut. Nire liburu eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira: Negutegia (2006-2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin batera editatua), Beltzuria (2014-2017), 20.20 (2016, M. Salgadorekin). Hainbat artista eta pentsalarirekin aritu naiz lankidetzan. Lankidetzan antolatzen ditut pentsamendu kritikoa eta arte garaikideko topaketak: Periferiak (2002-2007), ERresonantzian (2011), Arrakalatuta (2015), Proklama (2013-2019). Azala espazioko kide izan naiz 2011 eta 2019a bitartean. Arte Ederretan doktorea, egun Arte Hezkuntzako irakaslea (Mondragon Unibertsitatea), Ikerketa eta Sormena Artean masterreko irakaslea (UPV- EHU).

Rafael Martinez del Pozo (Barakaldo, 1973). Musikaria: soinuak kanpoan antolatzen ditu, anplifikatuak zein grabatuak. Egun ROTOMÚSICA TAILERRA lantzen ari da, baita AA TIGRE izeneko abesti-proiektua, eta LEVE espazioa ere bai. Laguntzaile tekniko gisa kolaboratzen du beste hainbat artistekin (Esperanza Collado, Lorena Alvarez, Mark Borthwick, Roldan, Amaia Urra, Barbara Fluxá, Fernando De La Flor, Ixiar Rozas…). 2009tik hona Leongo Castro de Cepeda herrian bizi da, eta han egiten du lana, Grabaciones de Campo soinu estudioan.

Gonbidatu bereziak: Maite Arroitajauregi, Ainara LeGardon, Ibon RG, Idoia Zabaleta.

UNISONOA Idoia Zabaletak janda
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com