CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HUMBOLDT PROIEKTUA
HUMBOLDT PROIEKTUA

Andreas Wutz-en sormen eta ikerketa egoitza 

TOPO egitarauaren baitan

2020ko otsailaren 3tik 16 arte

 

Humboldt proiektuaproiektu zinematografikoa eta linguistikoa da. Lana, Wilhelm von Humboldt-ek 1801. urtean Euskal Herrian zehar egin zuen ibilaldiak utzitako arrastoei jarraiki egindako ikerketa da.  Euskarari buruzko parte hartzeko azterketak ditu oinarri, memoria indibidualekin eta paisaiaren historiarekin lotuak. Emaitza 16 mm-ko filma izango da, eskuz egina, gutxi gorabehera 30 minutuko iraupenarekin, eta, horrekin batera testuak, marrazkiak eta argazkiak jasoko dituen artista-liburu bat egingo du ere.

 

 

Wilhelm von Humboldtek atzerriko hizkuntzekiko zuen interesa unibertsala zen, eta metodo konparatiboa erabili zuen. Ideologikoki Frantziar Iraultzarekin zuzenean lotua, eta Parisen bizi zelarik, hizkuntzalari alemaniarrarentzat ez dago hizkuntza bat bestearen gainetik, ez jatorriaren eta kultur testuinguruaren ikuspuntutik, ezta gramatika edo komunikazio gaitasunaren ikuspegitik ere. Izan ere, giza kondizioa, oro har, kontaezinezko hizkuntzetan nola islatu den ikustea zen bereziki gustatzen zitzaiona, oraindik orain sedimentu linguistiko ezberdinetan ageri zaizkigunak, gauza bera hilak (galduak) dauden hizkuntzen kasuan. Haren anaia Alexanderrek Ekuadorren dagoen Chimborazo sumendira igo zenean, ia aldi berean, Wilhelm von Humboldtek Jaizkibel mendira igo eta euskara hizkuntzaren paisaiari begira jarri zen, ikasten ari zen beste 24ak horizontean zituela. 2018ko udaberrian, Andreas Wutzek hilabete eman zuen Euskal Herritik bidaiatzen, Humboldtek hartutako oharrei eta egindako ibilbideari jarraiki. 

Azala-n egingo duen egoitzarekin batera, azterketa berriekin osatuago izango den artista-liburu bat egiteko hartuko duena, bi topaketa gehiago egingo ditu, gaian interesa duen edonorentzat parte-hartzaileak eta irekiak. Martxoan egingo den lehen topaketan, euskara paisaiari eta geologiari lotutako testuinguruaren barnean txertatzen da, eta bigarrenean, berriz, bariazioa, artikulazioa, nahasketa eta identitatea bezalako alderdi linguistikoak landuko dira. Topaketa bakoitzak aditu baten laguntza jasoko du (geologo bat eta hizkuntzalari bat), eta zinemaren eta literaturaren erreferentziak hartuko dira, eta ibilaldi bat antolatuko da.

 

 

Andreas Wutz(Munich, 1962). Pinturan eta instalazioan graduatutako artista kontzeptuala. Argazkigintzan, media-instalazioan eta zineman jarri du arreta. Duela gutxi, proiektu fotografiko bat egin du Albaceten, zine-proiektu bat Toronton, eta epe luzerako ikerketa bat Afrikan; azken horrekin, bakarkako erakusketa egin zuen Zimbabweko Galeria Nazionalean. Ikus-entzunezkoen Artea, Arteko Zinea eta Hedabide Berriak irakatsi ditu Bartzelonako Disseny Goi Eskolan, eta Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Andreas Wutz Munichen jaio zen eta, ikasketak amaitzean, Munichen bertan, Düsseldorfen, New Yorken, Pragan eta Bartzelonan bizi izan da. Gaur egun, Bilbon bizi da.

EL PROYECTO HUMBOLDT
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com