CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » VAL DEL OMARRI BURUZ
VAL DEL OMARRI BURUZ

Miguel Álvarez eta El niño de Elcheren inbestigazio egonaldia

azaroaren 25etik 30era bitartean

Topsaketa azaroak 28 eta 29 an 

k.a.p.i.k  /p.i.c.a programaren barruan

 

 

 

Niño de Elche eta Miguel Álvarez gonbidatuko ditugu, AZALAn egingo duten egonaldian Jose Val del Omar (Granada, 1904 – Madril, 1982) sortzailearen ondarearen berrikusketaren gaineko ikerketa zabaldu dezaten. Gaur egun egiten ari diren ikerketa da hori, musikologo eta musika elektronikoaren alorreko artista talde batekin batera.

 

Sortzaile eta diziplina anitzetan ibilitako lagun hau, jendearen aldetik ezaguna egiten ari da azken urteotan, ezin uler daitekeen atzerapenez bada ere. Hori, noski, zinema esperimentalaren eremuan gertatzen ari da, eta, batez ere, arte garaikidearen testuinguruan, bereziki, Sofia Erregina Arte Zentroan Cristina Camara bezalako ikertzaileek  egindako lanari esker. Ezinbestekoa izan da ere Maria Jose Val del Omar-Gonzalo Saenz de Buruaga artxiboaren bitartez horren difusiorako egin den lan aparta, eta hori hala da, batez ere, bertako zuzendari Piluca Baquero-k egin duen lanari esker.

 

Hala eta guztiz ere, Jose Val del Omarrek esperimentatzaile moduan soinuaren alorrean egindako lan aitzindariak ez du jaso oraindik merezi duen aitorpenik. 

 

“Mekamistiko” —modu berdinean poeta eta asmatzaile— honen kontzientzia akustiko ederrak zeinuak utzi zituen bere lanetan sorreratik beretik, baita jarduera beti iradokitzaileaz landutako haren testuetan ere. Aguaespejo granadino, 1953 eta 1955. urteen artean egindako “plastika eta lirika uztartzen dituen ikus-entzunezko saiakera”, Val del Omar bostehundik gora soinu konbinatzen ditu. Bertan Manuel de Fallaren musikaren grabazioetatik, flamenko erritmoetatik, ahotsetatik… ekarritako soinu atalak baliatzen ditu. Hori guztia prozesatu eta bernahastu egiten du, benetan harrigarria den paisaia soinuduna sortu arte. 

 

Aguaespejo granadinobaino askoz ere lehenago, 1951ean hain zuzen, Jose Val del Omar historiako lehenengo instalazio soinuduna egiten du, eta artistak horrela definituko du: Auto sacramental invisible. Eta honako izenburu hau jarriko dio:El mensaje de Granada

 

Ikerketa horien guztien emaitzaren aurkezpena Sofia Erregina Arte Zentroan egingo da 2020ko erdialdera. Horrez gain, musika elektronikoaren alorrean gaur egungo estiloekin lanean ari diren musikari gazteekin batera, soinu esperimentu valdelomariarrak biltzen dituzten grabazioak aztertu eta erabiliko dituzte, disko berri bat prestatzeko, eta aurkezpen kontzertua egingo dute Madrilgo Mataderon, eta, horren ondoren, baita Bartzelonako SONAR festibaleko datorren edizioan ere.  

 

 

 

 

 

Niño de Elche, diziplina anitzeko artista bat da. Flamenkorik ortodoxoenean bizi ondoren, zeharkako modu batean lanean hasi den sortzaile bihurtu da, eta hainbat generotako musikak eta arte diziplinak uztartu izan ditu, hala nola performancea, antzerkia, dantza… Horrela, bere alderdirik urratzaileena eta konprometituena erakutsi du honako lan hauetan: “Voces del extremo”, 2015eko diskorik onenaren atalean izendatua, El País, Rock de Luxe edo Radio 3 bezalako hedabideen arabera; Los Voluble, Exquirla (Toundra bandarekin) proiektuak edo Fuerza nueva (Los Planetas bandarekin), bere kolaborazioak dantza garaikidean ari diren Israel Galvan, Maria Muñoz, Guillermo Weickert edota Belen Maya bezalako artistekin, eta flamenkoaren berrikustea “Antología del cante flamenco heterodoxo” diskoan, eta horren jarraipena etorri da "Colombiana" azkena duen bere diskoarekin. 2016. urteaz geroztik bi liburu argitaratu ditu Bandaaparte argitaletxearekin, honako bi hauek: No comparto los postreseta Morbo legítimo. Pedro G. Romero artistaren ohiko kolaboratzailea da. Harekin eta Israel Galvan flamenko-dantzariarekin batera, Espainiako artisten artean aukeratua izan zen Documenta14 arte modernoaren erakusketan parte hartzeko, Kasselen eta Atenasen. 

 

 

Miguel Alvarez-Fernandez, konposatzaile ikasketak El EscorialekoSan Lorenzo Musika Eskolan hasi eta Espainiako eta Alemaniako beste hainbat zentroetan burutu ditu: Espainian (LIEM/CDMC, Alcala de Henareseko Musika Gelan, Cuencako Musika Elektroakustikarako Bulegoa…), eta Alemanian (Darmstadt, Kürten, Berlingo Unibertsitate Teknikoan …). Madrilgo Ikasle-Egoitzan jarri zen bizitzen 2002 eta 2005. urteen artean, sortzaile eta artistei zuzenduriko beka bati esker. Itinerarios del sonido soinu-artearen lehenengo proiektua izan zen Espainian, horren arduraduna izan zen, Maria Bellarekin batera. Haren obrak aurkeztuak izan dira honako herrialde hauetan: Frantzia, Italia, Alemania, Danimarka, Suedia, Mazedonia, Serbia, Lituania, Errusia, Mexiko, Estatu Batuek edota Japonia, besteak beste. Artearen Historia eta Musikologiako doktorea da Oviedoko Unibertsitatean. IV Cura Castillejo Saria jaso zuen 2011n, “Nits de Deshielo i Art” Festibalaren testuinguruan, Llorenç Barber musikariaren eskutik (aurreko edizioetako irabazleak izan ziren: Francisco Lopez, Fatima Miranda eta instalazio soinudun eta elkar-eragileen alorrean aitzindaria den Luis Lugan, hurrenez hurren). 2015ean, berriz, Isidoro Valcarcel Medinari eskainitako dokumentala zuzendu zuen, No escribiré arte con mayúscula, Luis Deltellekin batera. Gaur egun, Espainian egindako musika esperimentalaren antologia bat prestatzen ari da Sub Rosa belgiar etxearentzat,  baita ere Conversaciones con Luis de Pablo (Casus Belli argitaletxea) liburua, eta monografia bat,La escucha radiofónica (Consonni etxea). 

SOBRE VAL DEL OMAR
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com