CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » CORPUS
CORPUS

Xavi Bobésen sorkutnza eta ikerketa egoitza

azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean                                                                      

HIPOTENUSAK, L´animal a l´esquena, Teatro Pradillo eta Azala-ren arteko sorkuntza egoitzen lankidetza egitaraua

 

 

 

Corpus gorputza eskultorikoaren eta bere maneatzailearen arteko partitura koreografiko baten bilakaera da.

Corpus eskultura-pieza baten, objektu-maneatzaile baten eta musikari baten arteko topaketaproposatzen du. Asmoa da isiltasunak eta gelditasunak beren adierazgarritasuna zabaldu dezatela. Fuga hirutara, ezusteko ustekabea, eskala aldaketa, ikusezinak instant batez bederen bere argia aurki dezan.

Corpus gizaki baten eta bere formarenarteko bidaia da, ezinezko elkarrizketa bizitzako orduak deseginez, bideetan atzera eginez, txikiagotuz berriro desagertzeko.

Pauso bat, bigarren pauso bat beste oinarekin, salto bat. Zuhaitza bat, atsedena, eta txori bat.

Zuhaitza besarkatzen dut. Melodia bat entzuten dut.... txoria da? haizea da? zuhaitza da? Gorputza nire etxea da; naizen etxe hau eraldatu egiten da, hondatu egiten da, berriz osatzen da. Batzuetan gotorleku modukoa da, batzuetan irekia da eta sartu egiten dira zalantzak, denbora, elementuak. Nirea bisitatzera datoz beste etxe batzuk diren beste gorputz batzuk. Zer gara orduan?

Corpus objektu eskultoriko baten mugimendua aztertzen du, giza gorputzari, animaliei eta landareei  lotutakoa. Pertsona orok bere "gorputz objektua"rekin duen loturaren gauzatzea aztertzen du, bere zentzu poetikoa azalduz, eta interpretazio, eraldaketa eta irudikapen plastiko eta mugimendu aukerak aztertuz.

Aktorearen eta objektuaren bakarkako lan honek musika klasikoaren laguntza izango du, zuzenean interpretatuta.

Corpus niretzat berria den zerbait ikertzeko asmoarekin jaiotzen da: txotxongilo baten manipulazio-lana eta sorkuntza, alegia forma antropomorfikoaren eta eguneroko objektu baten arten dagoen gauzaki bat. Funtsezko proiektua da: objektuaren mugimenduan sakontzea gorputzari lotutakoa, bere metafora, eta txotxongiloaren manipulazioaren ikerketa egitea.

Bakarkako hau zuzeneko musikaz lagunduta egongo da, posiblea denean.

Lehen emanaldia 2020ko otsailaren 21ean. Emanaldiak 2020ko otsailaren 21, 22 eta 23an. KoprodukzioaBartzelonako Auditori eta Madrilgo Teatros del Canal, bien artean (emanaldiak 2020ko maiatzaren 5etik 10era bitartean).

 

Xavi Bobes. Aktorea/ manipulatzailea eta sortzaile eszenikoa. Autodidaktatzat jotzen du bere burua. Objektuen poetikaren zale amorratua, mota guztietako eguneroko objektuekinikertzaile lanetan dihardu hamabost urteren ostean. Beste sortzaile batzuei laguntzen die, aholkuak ematen dizkie ikerketa-prozesuei eta idazketa objektualari buruzkoak. Objektuek eta itxuraz arrunta dirudien horrek guztiak izan ditzaketen eduki sinbolikoa eta teatrala bilatzen du. Hori guztia egiteko, sorkuntza, saiakera eta irakaskuntzaren eremu zabalak kontuan hartzen ditu.

CORPUS
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com