CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Ari. Ez dabil Haizerik
ARI. EZ DABIL HAIZERIK

Maider Oleagaren sorkuntza eta ikerketa egoitza

Azaroaren 6tik 15era bitartean

 

 

 

 

 

Ez dabil haizerik. Batzuetan aire girotua aurpegian zaplaztekoa bezala sentitu izan badu ere. Haizerik ez, ordea. Haizea dabilelarik ez du oroitzen. Itolarria suertatu zaion arte. Airea atxilotuta eztarrian, haizea geldi ez zegoela baina berak ez duela mugimendua tarte luze baten nabaritu antzematea (Nola da posible?, Ezta zantzu txiki bat be? Agian zerbait sumatu izan du, kasu ez egitea erabaki baldin badu ere).

Egoera bortitz batek, usaintzen eta entzuten duen zerbaitek, asaldatu dio. Asaldatu: “Izuak, ezinegonak edo gertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak asaldatu edo bere onetik atera.” Bere onetik atera (zein da on barneratu hori?), bere ohiko erosotasun, inguruabar, joeretatik bortizki eta bat-batean kanporatua izatea. Ikara, anabasa, izua, erakarpena. Hitzak. Baina guzti hori bere gorputzean, azalaren mugetatik baino barrurago suertatzen zaiona da, izenik ez duen zerbait. Zentzumenen nahasmendua akaso, belarrietatik sartu eta erraiak mugimenduan jartzen dizkiona. Zirrikitu bat. Mugimenduan dagoen odola jarraitu behar. Arnasa. Haizea gora, haizea bera, kanpotik barrura, haizea badabil eta haragiztatu beharko du.

 

Maider Oleaga (Bilbo 1976) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, Zinema Zuzendaritzan diplomatua eta Ikasketa feministak eta generokoak masterraduna da. Zenbait film idatzi eta zuzendu izan ditu, dokumental eta baita fikziozkoak ere. Horien artean Verabredung (Berlín, 2017) SEMINCI 2017ko Doc. España sekzioaren irabazlea. Bere azken film luzea, Muga deitzen da pausoa, 2019an estreinatu da. Filma Ikusmira berriak (Tabakalera & Zinemaldia) erresidentzia artistikoaren lehenengo deialdirako aukeratua izan zen. Momentu honetan Kuarkt Valley dokumentala eta Ari. Ez dabil haizerikfilm luzean lanean dabil.

ARI
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com