CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Lola loita lola
LOLA LOITA LOLA

Xandra Taboas Martínez-en (Vigo) sorkuntza eta ikerketa egoitza

azaroaren 4tik 17ra bitartean

DanzÁlava eta Azalak lankidetzan antolatua

 

 

 

Memoria bisuala ukimenezkoa entzumenezkoa gustatiboa lexikoa semantikoa diskurtsiboa korporala sinbolikoa kulturala historikoa soziala eragilea jolaserakoa denborazkoa espaziala bolumetrikoa argizkoa fotovoltaikoa fotografikoa lineala kromatikoa erlazionala erresiduala enpatikoa epe motzekoa epe ertainekoa lanakoa emozionala enpatikoa genetikoa zelularra instintiboa intuiziozkoa inpertsonala... esperientzia orok memoria eraikitzen du, identitatea osatzen du. Memoria da pieza puska mugatuko puzzle bat bezalakoa, pieza horiek uztartzen baditugu, elkar sortzen dute irudi bateratu bat. Pieza bakoitza oroitzapen bat da. Galiziako ibaiak iparraldetik hegoaldera zerrendatuak.Puzzle bakoitza bizitza istorio bat da eta, horien batuketa eginda, istoriokolektibo baten irudia osatzen dute. Nor naiz ni... gu emakumezkok, nor gara? Elkarri lotutako oroipenezbetetako maleta.

Lola loita lola memoriaren eta bere absentziaren gaineko ikerketa-proiektu korporal eta performatibo batetik abiatzen da, haren endekapenezko eta berregite prozesuak gauzatuz, alzheimer-ari esanahia berria emanez, errelato historikoaren ikusezintasunaren eta absentziaren metafora izan daitekeen aldetik: emakumezkoaren memoria soziala, batez ere landa ingurunean. Oroipenak berreskuratzea, hutsuneak betetzea; ez dagoen memoriaren alderantzizko prozesuak aktibatu, besteren oroipena berriro gogoratzeak zeharkatzen duen gorputza baten ikuspuntutik eta errelato presentetik.

 

Xandra Taboas Martinez (1982, Vigo-Galizia). Sortzailea, kritikaria eta ikertzailea arte eszenikoen alorrean. Modu autodidakta batean jaso du formakuntza artistikoa, dramaturgia eta dantza garaikideko klase trinkoetan, baita ikuspegi eta baliabide artistiko desberdinetatik sorkuntzara bideratutako unean-uneko tailerretan ere. “As Ghatas Salvaxes” Ekintza Artistikorako Taldearen fundatzaile-kidea, eta Gravidade 0.0 Sorkuntza Taldearen fundatzailea. Sarritan poesia, instalazioa, mugimenduaren eta ekintzaren arteak erabiltzen ditu haren sorkuntza-lanetan eta proiektuetan, baina argazkilaritza performatiboarekin eta bideo sorkuntzarekin lotuta, beti ere Raquel Brandian argazkilariarekin lankidetzan. Sormenarekiko bere interesa genero, politika edota gizartearen ikuspuntu batetik bideratzen da, baita ikuspuntu komunitario eta horizontal batetik jorratuz ere. Gorputza, ahotsa eta irudiaren alorreko sorkuntzaren ikerketa, izaera poetikoa eta performatiboa oinarritzat hartuta. Interes bereziz teoria komunitarioan zein sozialean sustraitutako ikur eta sinboloa. Obsesioa: laukian sartu, sailkatu, doitu eta baztertzen duten esparruak.

Lola loita lola
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com