CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | ¬Ľ artisten egoitzak | ¬Ľ PONY TRANV√ćA (LAN IZENBURUA)
PONY TRANV√ćA (LAN IZENBURUA)

Rebecca Collins-en (Erresuma batua) ikerketa egoitza

otsailaren 25etik martxoaren 16ra bitartean

urriaren 21etik 31ra

p.i.c.a/ k.a.p.i.k programaren baitan

 

 

 

Orain arte Erresuma Batuko kostaldean egiten ari zen ikerketa lan bat, horixe hartu duabiapuntu modura Pony Tranvíak. 2014z geroztik, Rebecca Collins-ek ´Stolen Voices´ izeneko proiekturekin dihardu lanean, Johanna Linsleyrekin batera. Entzuteko ariketa bat da, baina gordean egiten diren metodoak erabiliz, ia espioitza lanean arituko balira bezala. Honela, proiektuak espazio publikoa proposatzen du eraikuntza erdi-fiktizioa balitz bezala, detektibeen istorio bat modu bortitzean apurtu eta, ondorioz, Collins eta Linsley artistek,zer gertatu den ikertzeko toki horiek bisitatu egin beharko balute bezala. Egitura honek eta kostaldean kokatua egoteak mugen inguruan hausnartzeko aukera ematen dute, eta horiek nola gainditu, eta aukera ematen dute ere galdutako teknologiei buruz, aldakorrak diren ekonomiei buruz, eta bizitzeko moduei buruz gogoeta egiteko.

Orain, KAPIK (Kreazio Artistikoko Prozesuetan Imajinazio Kolektiboko Programa) osatzen duten kideen artean dagoenean, bere buruari galdera bat egiten dio Rebecca Collinsek, honakoa: iritsi ote dira detektibeen istorio bereko zatiak Euskal Herriko kostalderaino. Ixiar Rozasek erakutsi zion  ‘entzutea muga’ euskarazko esapidea, orduan egiten dio Rebeccak bere buruari galdera: ez ote da egongo jazotakoaren oihartzunen bat Bizkaiko kostaldean.

Ikertu egin beharko da, aurkitu, eta, batez ere, entzun.

AZALAn egingo duen egonaldian, Rebeccak beste istorio baten baitan egon daitekeen istorio bat miatu nahi du, horretarako zer aukera egon litekeen. Langai hauek hartuko ditu: testua, itzulpena, hitz solteen proiekzioak, bideoa, ahotsa eta soinua.

 

Rebecca Collins. Artista eta ikertzailea. Soinu-artea eta arte eszenikoak jorratzen ditu modu praktikoan eta teorikoan. Gizartean, politikan eta kulturan izaten diren harremanetan biltzen da bere lana. Kritika, fikzioa eta perfomancea erabiltzen ditu, arreta jartzeko egungo bizimoduan eta baldintzetan. Kultura Bisualean doktorea da, Aberystwyth-eko Unibertsitatean (Gales), ‘On Becoming Audience: Performing Aural Attention’ tesiarekin. Bere lanak askotan aldizkari espezializatuetan argitaratzen ditu: Contemporary Theatre Review, Journal of Media Culture. Bere lehenbiziko liburuak, ‘Necessary Note: A Sonic Detective Novel’ (2019, Johanna Linsleyrekin batera), entzutea eta fikzioa erabiltzen ditu ikerketa-metodo bezala. WISWOS (Women in Sound/Women on Sound) koordinatzen du, nazioarteko kolaboratzaileak biltzen dituen proiektua, arte soinudunean dagoen genero arteko ezberdintasuna ikertzeko. ASAP (Association of the Study of the Arts of the Present), eta TAPRA (Theatre and Performance Research Association) elkartetako kidea da, eta Interference osatzen duen talde editorialeko kidea ere bada.Gaur egun Edinburgheko Unibertsitatean egiten du lan, kultura bisualaren ikertzaile eta irakasle moduan.

PONY TRANV√ćA (WORKING TITLE)
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com