CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ Euria ari duen bitartean
EURIA ARI DUEN BITARTEAN

Zuriñe Benaventeren eta Ignacio Monterrubioren sorkuntza eta ikerketa egoitza

irailaren 30etik urriaren 4ra bitartean

 

 

 

 

 

Euria egiten duen bitartean gure gaurkotasun artistikoan ezinbestekotzat bizi ditugun bi gaietan sakontzeko gogotik sortzen da. Lehenbizikoa da ikuslegoaren eta zeregin artistikoaren eta dikotomia horren inguruan sortzen den guztiaren artean ematen den erlazioa; eta bigarrena, generoaren nahastearen eta hibridotasunaren arteko elkarbizitza eraikuntza artistiko eszenikoetan, elkartuz herri kulturatik eta folkloretik hartutako osagaiakmugimenduaren eta musikaren hizkuntza garaikideekin. Horretarako, gure abiapuntua Mariana Pinedaren bizitza da. Askatasuna, emakumea, maitasuna eta heriotza, ideia horiek berriro aztertu eta gure garaira ekarri nahi ditugu. Euria egiten duen bitartean, guztiak bizirik dirau.

 

Zuriñe Benavente koreografoa eta dantzaria da, estilo garaikidea lantzen du, eta inprobisazioaren eremuan ari da lanean. Dantza klasikoko eta garaikideko ikasketak hasi zituen Donostian, Gasteizen eta Burgosen, eta ondoren, Bruselara joan zen, mugimenduaren estetika lantzera inprobisazioaren inguruan, eta dantza garaikide konbentzionalaz ulertzen denetik at dauden eta estetika garaikideak bilatzen dituzten dantzaren lengoaia berriak bilatu zituen. Honako inprobisatzaile hauekin trebatu zen: Lisa Nelson, Thomas Hauert, Julyen Hamilton, Mark Tompkins, Imre Thormann, Ted Stoffer, Florence Augendre (Fasciopulsology), Mala Kline (dream work), Katie Duck edo Moonica Valenciano. Era berean, dantzak musika garaikidearekin duen harremana aztertu ditu, eta zuzeneko musika duten piezak sortu zituen, mugimenduaren eta soinuaren arteko komunikazio-lengoaia bat garatuz. Hainbat pieza sortu ditu, besteak beste: Endless dream, solo dance; El grito del elefante, dance and electronic in real time composition; Broken Column, performance, dance and music; Don’t repeat, piano, electronic and dance; The arch of hysteria, solo dance; eta, Eterno del desnudo, dance, video and live electronics. 2016an TUNING SCORES proiektuan lan egiteko hautatu ziren Euskadiko zortzi koreograforen parte bihurtu zen, Lisa Nelson koreografoarekin batera, eta 2017ko uztailetik aurrera, Feelicette Chazerand konpainiak Bruselan gauzatu duen produkzio berriko parte bilakatu da. Gasteizko ‘danZa╠ülava’proiektuaren antolaketaren parte da , eta ‘Altraste danza’konpainiako partaide eta sortzailea da, Ignacio Monterrubiorekin batera, biek elkarlanean dantza eta musika garaikidearen arteko lotura miatzen dute, zuzeneko piezak eginda, soinuaren eta mugimenduaren arteko komunikazio-lengoaia garatzen.

Ignacio Monterrubiok soinu-artearen eta teknologia berrien munduak lantzen ditu, eta musika-proiektu garaikideak garatzen ditu. Gaur egun inprobisazioa eta musikaren konposizioa lantzen ditu, soinu-artearen eta dantza, margolaritza edo bideogintza bezalako beste diziplina batzuren arteko elkarketa berriak bilatzen. Bat-bateko inprobisazioaren eta dantzaren eremuetan lankide izan ditu, honako lagun hauek: Daniel Abreu, Damian Muñoz, Virginia Garcia, Julyen Hamilton, Katie Duck, Mark Tompkins eta Zuriñe Benavente. Artistak eta sortzaileak biltzen dituen Vitoria-Gasteizko Espacio Sinkro kolektiboko kidea da, ‘Altraste danza’ konpainiako partaide da, eta ‘Sirius’ zuzeneko musika esperimentaleko taldeko eta musika independentea ardatz duen ‘Sira Coel’ proiektuko partaidea da ere. danZálava Euskadin arte eszenikoetako profesionalentzat formakuntza eta laguntza proiektuaren zuzendarikidea da hasieratik beretik.

Mientras llueva
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com