CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Dancing the years
DANCING THE YEARS

Cai Tomos-en (Gales) eta Itxaso Diazen (Bizkaia) sorkuntza eta ikerketa egoitza

irailaren 2tik 8ra bitartean

 

 

 

Cai Tomos koreografo galestarraren eta Itxaso Diaz bideo errealizadore euskaldunaren proiektu berria da Dancing The Years.

Proiektua Azala-n burutuko dute, Lasierra izeneko herrixkan, Araban, 2019ko irailean, eta egiten ari diren eta egingo dituzten egonaldi artistikoen zerrendan sartzen da. Proiektuaren helburua, adineko pertsonek osatutako bi talde biltzea da, jatorri ezberdinekoak, Euskadi eta Gales, sormenarekin lan egin eta sormena elkar trukatzeko asmoz, mugimenduarekin, zahartzaroarekin eta emozioekin erlazionatuta: Zein dira gaur egun zahartzearen eta zahartzaroaren inguruan dauden sentimenduak?, Izan al daitezke norberaren gorputza eta irudimena azterketa horien jatorriak?, Zer antzekotasun eta zer ezberdintasun sortzen dira gai hori lantzeko biltzen diren bi kulturatik?

Helburua izango da bi talde horien artean sortutako obra eszeniko berri baten lantzea, baita erakustaldia ere. Asko dira, gorputza aitzaki, sortzen diren antzeko gaiak. Zahartzaroa eta adierazi beharra kulturatik eta hizkuntzatik haratago daudela dirudi… Gizakiari, baina aldi berean, zabalagoa den zerbaiti dagokio.

Sormen prozesuak ahotsa emango die talde bietako istorioei eta esperientziei, horren bidez gertuagotik ezagutu eta jasoko dituzte zahartzaroari buruzko iritzi pertsonalak zein kolektiboa. Zer premiei egin behar diete aurre edota birplanteatu behar dituzte?, Zein da gorputzak gai hauen adierazpenean eta komunikazioan betetzen duen papera?

Bilduko den materialak dokumentala osatuko du, eta dokumentala prozesuak iraun bitartean egingo da. Gai nagusienetako bat gorputzarekin lotutakoa izango da, baita memoriarekin ere, eta iraganari begiratzeko eta oroitzapenak sustraitzeko beharrarekin ere bai.

Proiektuak hauxe du jomuga: adineko andre eta agureen bizitzan presente diren galderei erantzuna ematea, hala nola, heriotzaz, agoniaz, sexuaz, bakardadeaz eta amodioaz.

 

Cai Tomos (Gales, 1979). Batez ere dantza/mugimendu artista naiz, baina egiten dudan hori guztia definitzeko nire modua garatzen joaten da, egiten ari naizena eta zergatik egiten dudan, horren arabera. Baina gorputzari eta harremanari estuki lotutako lana da nirea. Eta aztergai ditut mugimenduarekin, gorputzarekin eta dantzarekin lotuta dauden alderdi psikologikoak eta psikosozialak. Nazio eta nazioarteko mailan lan egin dut dantzari, koreografo eta mugimendu zuzendari gisa, nire lana estatuan, Hego Amerika eta Europan aurkeztu dut. Nire jakin-mina profesional eta ez-profesionalekin lan egitean datza. Nagusiki, nire lana honetan oinarritzen da: dantzan eta antzerkian ez dabiltzanei eszenatokia eskaintzea, dantza arloan ematen diren estetikari aurre egitea eta norbanakoaren gorputz-mugimendua aldarrikatzea. Erietxeetako eta osasun mentaleko zentroetako gaixoekin, adikzio arazoak dituzten pertsonekin, adinekoekin edota aktore profesionalekin eta dantzariekin garatzen ditut proiektu parte-hartzaileak, bai Erresuma Batuan bai Europako beste toki batzuetan. Azken 8 urte hauetan zuzendaria izan naiz inprobisazioaren lanean aritu den talde batean, Galesko adineko andre eta agureentzat, 60 eta 80 urte bitartekoak, eta maiztasunez biltzen dira hilero elkarrekin dantzan egiteko asmoz.

Itxaso Diaz (Gallarta-Bizkaia 1974). Bideo-sortzailea, dokumentalista, diseinatzailea eta egitasmo parte-hartzaileen errealizadorea, bideo zikloen antolatzailea eta ekitaldien ekoizlea naiz. Hainbat urte daramazkit beste pertsona batzuen lanak eta ahotsak erakusteko balio duten plataformak garatzen. Plataforma hauek formatu desberdinak hartu dituzte: erakusketak, dokumentalak, aldizkariak, kazetaritza kolaborazioak, ikus-entzunezko proiektuak, zikloak eta bideo-jaialdiak… Bizitza istorioen diseinuan, storytelling-ean, ikus-entzunezko eta digital alorretako narratiban eta alfabetatzean espezializatuta nago. Batez ere, ikus-entzunezko euskarriekin egiten dut lan, eta horien bitartez, partaidetzaren eta ikus-entzunezko alfabetatzearen bidez lurralde eta komunitateen memoria kolektiboa biltzen duten dokumentalak eta mikrobideoak sortzen ditut. Jakin-min handiko naiz. Pertsonak asko interesatzen zaizkit. Nor gara, nondik gatoz, zertan egiten dugu lan, nolakoak dira lan horiek? Hori guztia dokumentaletan biltzea gustatzen zait, pertsonekin kolaboratzea, topaketak, sinergiak sortzea, ikus-entzunezkoen alorrean trasteatzen ibiltzea. Aniztasunaren aldekoa naiz: soziala, kulturala, funtzionala eta identitarioa. Lankidetasuna, elkartasuna eta konpromisoa. Komunitateak diseinatu eta gestionatzea. Beste pertsona batzuen lanak erakusteko balio duten plataformak sortzea. Niretzat, dokumentala komunikatzeko lan tresna naturala da bizitza istorioak sortzeko, eta urteak daramazkit alor horretan proiektuak egiten.

Dancing the years
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com