CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » LB II
LB II

Ghislaine Veranoren sorkuntza eta ikerketa egoitza

abuztuaren 26tik irailaren 1era bitartean

P.I.C.A./ K.A.P.I.K. programaren baitan 

 

Ghislaine Verano ikerkuntza eta esperimentazioa bilatzen ditu, eta, hain zuzen, bilaketa hori da lan honen abiapuntua. Errespetuaren eta onarpenaren bilaketa da, eta horrek sorkuntzan duen gauzatzea. Errazenetik hasi zen, hau da, bere beharrak eta zaletasunak aztertzen eta haiei kasu egiten. Sorkuntza honen bidez, baina, talde-lanera estrapolatuko du hori bera.

 

Proposamen bibentziala egin nahi du jendaurrerako. Ez oso inbaditzailea, eta bertan nahiago duten tokian egongo dira eta nahiago duten tokitik biziko dute esperientzia ikusleek eta performerrek. Sentsibilitatearen eta zentzumenen alde egingo du, guztien kontaketa bateratu bat burutzeko asmoz. Komunikazioan dagoen aniztasuna babestearen aldeko alegatua, azken finean.

 

“Ezaugarri fisiko eta ibilbide ezberdinak ditugun pertsonak egiten dugu lan, eta, ondorioz, gure sentsibilitatea garatzeko moduak ere anitzak izan dira. Performerrak itsuak dira edo ikusmen-urritasuna dute, gorrak dira edo entzumen arazoak dituzte, ibilbidea performancearen alorrean egin dituzten artistak eta performer digital bat”.

Proiektu honetan sartu dira: Camila Tellez, Marisa Mantxola, Ines Aubert, M.ª Jose Irigoyen eta Ghislaine Verano.

 

Ghislaine Veranok formakuntza jaso du dantza klasikoan zein garaikidean, Austrian, Alemanian, Tokion, Bilbon, Bartzelonan, Madrilen. M’Atakaladanza elkarteko kidea da, hor dago proiektu eszenikoak babesten eta bultzatzen. Bere lanak hainbat festibaletan aurkeztu ditu, “Inkietas” Lizarran edo “La cosa en casa”, “MEM” jaialdietan, Bilbon, eta aritu da Nafarroako hainbat artistekin lankidetzan, hala nola, Veronica Eguaras, Elurmaluta, Laida Azkona, Mikel Subiza, eta abar. “Festival INMEDIACIONES” arte bizien jaialdian zuzendarikide izan da lau edizioetan, 2010, 2012, 2014 eta 2016, baita PIG-PIC topaketan ere, 2018an, biak ala biak Nafarroan.

 

Lankidetzak:

EUNATE (Entzumen urritasuna duten pertsonen eta pertsona gorren elkartea) 

Huarte (Arte Garaikideko Zentroa) 

Nafarroako Gobernua

InnovaCultural programa

LB II
laguntzaileak
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com