CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Egur eta harri
EGUR ETA HARRI

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-en sorkuntza eta ikerketa egoitza

abuztuaren 5etik 14ra bitartean

 

 

 

Azalan burutuko duten egonaldian zehar, Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkum-ek “paisaia errudun” baten erregistroa egingo dute, marrazkia, argazkia eta bideoa sartuta. Erregistro hori hartuko duen proiektuan, artistek errepide bazterrean abandonatuta dagoen “Alemanen kanposantue” izenez ezaguna den oroigarria birsortuko dute. Eskuz landutako monolito bat da, eta bertan Gerra Zibilean hil ziren hiru soldadu nazien izenak agertzen dira. Apurtzeko hainbat saiakera izan ziren, pintadak ere egin zizkioten jarri zuten une beretik, horren guztiaren ondorioz oroigarriaren gainazala higatzen joan da, orain dela hilabete batzuk guztiz desagertu aurretik. Beraz, harriak gainazal porotsu baten antza hartu zuen, inguruan gertatu diren jazoera politikoak xurgatuz. Oroigarria birsortzen dutenean, Jaiok eta van Gorkumek hasiera emango diote eszenatoki horretan eman den eraldaketa geologiko geldoaren eta giza gatazkaren istorioaren arteko harremanari.

 

 

 

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artista bisualak dira, eta 2001etik elkarrekin lanean ari dira, bideoak, argitalpenak eta instalakuntzak ekoizten. Beren jardunean, egiletzari, kultura-identitateari eta ekoizpeneko hartu-emanei buruzko ohiko kontzeptuak aztertu eta zalantzan jartzen dituzte. Haien bakarkako erakusketen artean, honako hauek dira aipagarrienak: “De hipotecas y bodas”, Joey Ramone Galerian (Rotterdam, Holanda, 2015); “Los márgenes de la fabrica”, ADN Platform, Bartzelona (2014); “Réinventer le monde (autour de l’usine)”, FRAC Aquitaine, Burdeos (2013); “Amikejo”, MUSAC, Leon (2011); eta “Meanwhile, in the living room…”, Centro Cultural Montehermoso, Vitoria-Gasteiz (2007). Hainbat talde-erakusketetan parte hartu dute, hala nola, “El texto: principios y salidas – Capítulo III: Manifiesto. Arte hoy, ante las dudas”, Fabra i Coats Centre d’Art Contemporani, Bartzelona; “Stem Terug (Vote Back)”, De Appel, Amsterdam (2012); “Mutual Matters”, Konsthall C, Stockholm (2011); “The People United Will Never Be Defeated”, TENT, Rotterdam (2010). Horrez gain, artikulu ugari idatzi dituzte artearen eta politikaren arteko harremanari buruzkoak. 2015etatik 2017ra arte, NEARCH proiektu europarrean parte hartu zuten, Incipit–CSIC eta Van Eyck (Maastricht) akademiarekin lankidetzan. Testuinguru horretan, eta Azala, Eremuak eta Artium Museoaren babesarekin 400m liburua argitaratu zuten, Iruña-Veleiako (Araba) aztarnategian aurkitutako erromatarren garaiko zeramikazko zati batzuen azterketatik abiatuta.

 

De palos y piedras
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com