CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » MAKINA
MAKINA

Ibon Salvadorren sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 27tik 31era bitartean

P.I.C.A./ K.A.P.I.K. programaren baitan

 

 

 

Fikzioak ez du errealitatea gainditzen, korapilatsuagoa egiten du (J. Dominguez)

Egoeran barneratu, hari beha egon gabe (V. Perez Royo)

 

Proiektuaren ikerketa-jarduera hibridoan fikzioa izango da oinarrizko ardatz egituratzailea. Fikzio hori lagun talde batek partekatzen du eta,  hain zuzen ere, partekatzen duten hori daegiten egongo diren filma. Izan ere, filma hau ez da uste denaren arabera egingo, filmaketa bera izango baita arlo komun bat (ibilaldia edota bidaia) finkatu eta egingo duen egintza. Filmaketaren azken helburua kentzen badugu, filma egiteko erabiltzen den materiala bezala erabiltzea alegia, zinemaren makineria orainean hedatzen da, pantailarako duen etorkizunetik baztertuz, eta halaxe giltzatuz modu berritzailean espazio-denborarekin. Hori da, hain zuzen, ‘Makina’ren ekarpen nagusia, filmaketa bere helburutik askatu eta, keinu horren bitartez, zinemari buruzko ideia zabaltzea, baita koreografiari buruzkoa ere. Modu laburrean esateko, tresna motordunarekin (travelling-a euskarriaz lagunduta) egindako bidaia bat bezala planifikatzen da Makina proiektua. Bidaia horretan, lagun talde batek lurralde bat (hiria, nekazalgunea, etab.) zeharkatzen du, berez amaierarik ez duen filma baterako irudiak grabatzen, eszenak antzezten eta soinu banda sortzen dituen bitartean. Lerro batean bezala jarriko dute paisaia, eta aldi baterako hainbat eta hainbat kokaleku okupatuko dituzte Gidoi-Mapa baten laguntzaz. Gidoi-Mapa horrek lurralde horretan egin behar izango duten koreografia bat azalduko du.

   

“Jarrai daiteke filma egiten, egin gabe jarraitzen duelako”

Silvia Maglioni eta Graeme Thomson

 

Proiektu honek IKERTUk emandako laguntza jaso du: Proiektu eta prototipoen atariko diseinuak (Ikertu)-Eusko Jaurlaritza

 

Ibon Salvador  (Bilbo 1980). Koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa da. Qualquer kolektiboa sortu zuen 2008an Luciana Chieregatirekin batera. Gaur egun Bilbon bizi da, eta Portugalen, Brasilen, Argentinan, Uruguain, Mexikon, eta Espainian aurkeztu ditu lanak. Arte Ederren lizentziaduna da EHUn, eta Gaztela-Mantxako unibertsitateko master bat du Praktika Eszenikoan eta Kultura Bisualean, 2013-14ko bertsioa, Sofia Erregina museoarekin lankidetzan, Lecturas Irreparablesproiektuarekin. Arte eszenikoen esparruan lan egiten du, egunerokotasunaren mugan berriketan ari diren piezak sortuz. Bere ikerketak koreografiatik hizkuntzak sortzera bideratuta daude, batik bat. Problema bat adierazten ahalegintzen da dantzan dagoen gorputzarekin nahiz haren agertokia izan ohi denarekin, eta ondorioz, ‘zinematografikoa’ gertatzen denarekin elkarrizketa bat sortzen du, post-zinema edo (agerraldiaren) orainera itzultzeko pantailatik ateratzen den gorputza deitzen duena artikulatzeko.

LA MAQUINA
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com