CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ
GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ

Karlos Martínez B.-ren  sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 27tik 13ra bitartean

P.I.C.A./ K.A.P.I.C programaren baitan

 

 

 

 

“Grindeatzea funtsezkoa da patinaje agresiboagoa egin ahal izateko. Kulunkatzea eskatzen du, arintasuna eta indarra behar ditu egiteko”

 

 

 

 

 

Proiektua eskulturgintzaren ertzetan burutuko da, hori du abiapuntua. Eskulturgintza birpentsatu nahi du gorputzaren bidez eta gorputzarekin, ezin bananduzko batasunean.

Egonaldian zehar, materialekin sortzen diren harremanak eta egingo den ikerketak izango dira amaieran sortuko diren piezen euskarria. Obra multzo berri bat, gorputz abstraktu baten ideian zentratuko direnak. Eskultura lanak abiapuntua izango dira, eta bere itxuran kutxa metafisikoen antzekoak izan litezke, ontziaren antzeko, kutxarena, boto ontziarena, sagrarioarena, zutabearena edota arropa gordetzeko erabiltzen diren armairuen antzekoak… Azken honi dagokionean, arropa aipatzen da gorputzaren gaia lantzen den aldetik, “gorputz” baten aipamen esplizitua eginez, kanpoko espazioaren eta barneko espazioaren arteko konexioa agerian aipatuz, izan ere, obra, hemen, digestio-aparatuarekin identifikatu daitekeen hurrerapen metaforikoa baino ez da izango.

 

Karlos Martinez B. artistak esfera publikoaren eta pribatuaren arteko espazioak, eta iraganaren, oroimenaren, orainaldiaren eta ideologiaren arteko elkarguneak islatzen ditu bere lanetan. Elementu horiek irudi kolektibo eta jarrera sozialetan zein eragin duten aztertzen du. Horretarako, instalazioak, bideoak, diapositiba-proiekzioak eta eskulturak erabiltzen ditu. Auzi ontologikoak dira haren lanaren ardatza; sarbideari eta doluari lotutako arazoetan sakondu nahi du horrela. Sarritan elementu hauskorrak, zaharkituak edo arruntak erabiltzen ditu, galerari lotutako esperientziaz diharduen hiztegi familiar batekoak dena.Bere azken erakusketen artean, 2013an aipagarria da Casos de Estudio (Aztertzeko kasuak) Can Felipa aretoan ikusgai egon zena, eta Creacio╠ün Joven Premios Injuve (Gazte Sormena Injuve Sariak), Madrilgo Tabacaleran eta Centros de Cultura Latinoamerikana zentroetan ikusgai egon zena; halaber, aipagarria da Bilboko Rekalde aretoan ikusgai egon zen I don't know what to say/you don't care any way (Ez dakit zer esan/Hala ere ez zaizu axola) erakusketa, Barriek programaren barne. Sari eta beka ugari jaso ditu, eta egonaldiak, proiektuak eta banakako nahiz taldeko erakusketak egin ditu honako leku hauetan: Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Madril, Bartzelona, Manchester, Londres, Leipzig, Lisboa, Cordoba (Argentina), Montevideo edo Argel, Oteiza Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bulegoa Z/B, Rekalde Aretoa, Praline ArtistRunSpace, CAN Felipa, D21 Kunstraum, C.C Montehermoso, Fabra i Coats Galeria, Espacio Abisal, La Casa Encendida, BlueProject Fundazioa, Gironako Espai dÁrt Contemporani, Donostiako Tabakalera, Delme-ko Synagogue, Okela eta AUP (Serpentine Gallery), besteak beste.

DE MA├ĹANA Y TARDE
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com