CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » LERRO BERTIKALA
LERRO BERTIKALA

María Muñoz-en sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 13tik 23ra bitartean

 

 

 

 

Azala-n burutuko duen egonaldi berri honetan Maria Muñozek proposatzen duena bere ikerketa lanari jarraipena ematea da, Bach Projectizena hartu duen proiektuan aurrera egitekohain zuzen ere. Lehendik ere hemen bertan egonaldi bat egindakoa da Maria Muñoz, 2018ko azaroan izan zen hura, eta orduko hartan Johan Sebastien Bach-en musikaren azterketan zentratu zen. Beraz, bigarrena duen egonaldi honetan lanari jarraipena emango dio, aurtengo martxoan On Goldberg Variations/ Variations ikuskizuna aurkeztu ondoren.

 

Barrokoko musika kontrapuntistaren, ahots ezberdinen arlo eta iturri den gorputzaren eta esperientzia koreografikoaren eragile den espazioaren arteko harremana posibleak, horieklantzea da ikerketa honen helburua. Bereziki praktikan oinarrituko da ikerketa, baina hausnarketa eta analisia erabiliko ditu ere, idazketa koreografikozko esaldi ezberdinak definitzeko orduan gorputz bakar batek izan ditzakeen aukera guztietan lan honen erdigunea jartzea da kontua. Eta ondoren, ikerketa honen transposizioa egitea hainbat gorputzerako, askoren konposizio batean. Honako hau da ikerketa honek egiten duen galderanagusia: kontrapuntuzko musika-teknikak nola izan dezake elkarren hurreneko eragintza konposizio koreografikoan.  

Bach Project lanak foku asko jartzen ditu mugimenduan eta Johan Sebastian Bachen musikan; proiektua moldakorra bezain mutantea da, eta urte luzetako lanaren ondorioa. Barrokoko musika kontrapuntista aztertuko du, eta mugimenduarekin, espazioarekin eta dramaturgia koreografikoarekin duen harremana ikertuko du.

Hamabost urtetan jarraian egindako bira artistikoetan Bach ikuskizuna aurkeztu ostean, eta Federica Porello-ri helarazi eta gero, proiektuak sormen lan berri batekin ekin dio aurrera, On Goldberg Variations/Variations (2019). Goldberg Bariazioen aukeraketa bat, Bariazio horien gainean Dan Tepfer piano joleak egingo dituen inprobisazioak, dantza, John Berger-en ahotsa eta hainbat testu propioak, osagai horiek guztiek bideratuko dute Mal Pelo-k Bach-en unibertsoan egingo duen murgilketa lan berria. Mercat de les Flors dantza-etxean 2021ean egingo den emanaldiak itxiko du trilogia hau.

 

Maria Muñoz. Gurasoak Cheran (Guadalajara) eta Panticosan (Aragoiko Pirinioetan) jaioak dira. Valentzian hazi zen, bertan musika ikasi zuen, eta Atletismo Txapelketetan lehiatzen da. Han hasi zen dantzan ere, eta gerora, bere formakuntza osatu zuen Amsterdam eta Bartzelonan. Haren lehen lan esperientzia Shusaku & Dormu Dance Theater japoniar konpainiarekin izan zen, Holandan, 1982an, Eraizeneko ikuskizunean. 1985ean La Dux taldearen barruan egon zen Maria Antònia Oliverren ardurapean, horrek bere ibilbide pertsonal propioa moldatu zuen sorkuntza eszenikoan. 1988an, Pep Ramis-ekin lankidetzan, Cuarto trastero bakarkako lana sortzen du, eta 1989an biek Mal Pelo taldea osatuko dute, bertan, harez geroztik, elkarrekin arituko dira sorkuntza eta zuzendaritza lanetan. Taldearen baitan, mugimendua aztergai du, eta pedagogia arloko aditua da. Eszenan jartzera bideratutako testuen sormena sustatzen du, eta editatu egiten ditu. Egun koreografoa, dantzaria eta zuzendari-kidea da L’animal a l’esquena sormenerako zentroan, Celrà herrian, Gironan.

LA LINEA VERTICAL
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com