Alina Folini-ren sorkuntza eta ikerketa egoitza
martxoaren 22tik 24ra bitartean
apirilaren 1etik 17ra bitartean
P.I.C.A./ K.A.P.I.K. programaren baitan
Ruido Rosa/ Pink Noise(behin-behineko izenburua) bentrilokiaren edo sabel-hiztuntasunaren bidez jardungo den ikerketa da: arte bat da interferentzia sentsorialak, objektu entzungarriak eta soinu ikusgaiak medio, batzuk besteengandik eta besteengan sortzen direnak. Iturburu ahostunaren ezkutatzea proposatzen da oihartzunaren, kamuflajearen, anplifikazioaren eta transkripzioarenbidez. Irudiarekiko harreman desirakoa, heterogeneoa eta ez burutua hartuz, artistaren asmoa da emakumezkoen hainbat estanpekin lan egitea, balizko beste ibilbide batzuen bila, premiazkoa dena, kartsua dena, haren desioa edo asmoa adierazteko aukera emango diotenak. Irudi soinudun eta bisual hauetan arakatuz, beraz, bilatzen dena da beste forma batzuen mapak osatzea, sentsibilitate politiko, linguistiko, afektibo, sexualen aldetik. Diskurtsoa osatzen da erritmoekin, errimekin, keinuekin, azentuekin, berrerantzunez, komentatuz, inpertsonalizatuz. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, jarduera koreografiko bat garatzen da abiapuntu hartuta gorputza, irudimena eta haren balizko neurri galduak. Oinarri izango du intentsitate performatiboa, partitura hauskor bat zeharkatzeko estrategia modura, beti ere, hauskorra baita irudi-sentsazioen, erretzen-diren-irudien, irudi-aditzen, irudi-arrastoen, irudi-egonezinen segida jakin bat suposatzen duen itzulpen eta egunerapen etengabea.
Alina Ruiz Folini (Argentina) mugimenduaren artista da: koreografoa, perfomerra, ikertzailea, eta sendatzailea. 2017az geroztik Madrilen bizi da. Ikerketa artistikoaren testuinguruetan jartzen da, akademikoetan zein autodidaktetan. Koreografia, harentzat, aukera berriak sortzeko lagungarria da, ohituren izaera aldatzeko, eta aldaketak eragiteko. Masterra Praktika Eszenikoan eta Ikusizko Kulturan (2017-2018)- Artea, Reina Sofía Museoarekin elkarlanean. Buenos Airesko Arquologías del futuro Nazioarteko Jaialdiko zuzendarikide artistikoa da. Bere azken pieza, Proyecto Táctil (2018), Leticia Skrycky (Uruguai) eta Luciana Chieregatirekin (Brasil) batera sortua da, proiektu egoilea izan zen honako egoitza hauetan: Leal.Lav (Tenerife), La Caldera (Bartzelona), Graner (Bartzelona), NAVE (Txileko Santiago) eta Residencia Intermitentes/ Centro de Danza Canal (Madril). Bere aurreko lanak, Supervivencia (2015), La risa (2017) eta Togetherness (2016), hainbat gune eta festibaletan aurkeztu izan ditu: Center for Performance Research eta Judson Church (New York - EEBB), Junta Festival Internacional do Dança (Brasil), CCK (Argentina), La Casa Encendida (Madril), Festival Masa- Teatro Pradillo (Madril), Festival Nido (Uruguai), Teatro Inestable (Valentzia), besteak beste. Praktikatzeko Laborategietan eskolak ematen ditu, laborategi irekiak dira artistei eta jendeari nahiz bere ikerketetan eta piezetan lagungarriak diren inguruneei, hona hemen: MovLab 2018 (Madril), INAE/ Arte Eszenikoen Institutu Nazionala (Montevideo), Abrons Art Center (New York), Extemporáneus Cities (Bartzelona), CIA- Ikerketa Artistikoen Zentroa (Buenos Aires), Ekintzaren Laborategia/ Teatro General San Martin (Buenos Aires), besteak beste. Dantzaria da Tamara Cubasek & Perro Rabiosok (Uruguai) zuzendutako Trilogía Antropofágica proiektuan. Gaur egun Azalan Idoia Zabaletak, Ixiar Rozasek eta Luciana Chieregatik kordinatzen duten KAPIK (artistei eta ikerlariei laguntzeko programa trinkoa) taldeko kidea da.