CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » KIROLAK
KIROLAK

Laida Aldaz eta Helena Lizariren sorkuntza egoitza

martxoaren 4tik 8ra bitartean 

DanzÁlava-rekin lankidetzan

 

 

 

 

Kirolakegitasmoak euskal herri kirolak izan ditu inspirazio iturri. Herri kirolen jatorria garai bateko nekazal jardueratan dago. Egitasmo honek antzaldatu egin nahi ditu dantza garaikidearen bidez, kulturaren interpretazio berria egiteko. Helena Lizari (Eibar) eta Laida Aldaz (Iruñea), artista bien arteko elkarlana da proiektu hau.

Kirolek ezaugarri komunak dituzte: Trebezia, lehia, indarra, tradizioa, sendotasuna, sinpletasuna, fisikotasuna, abiadura. Honako ezaugarri hauek abiapuntua izan dira ikerketarako, eta, hasierako lana, nonbaitetik hasi behar, eta fisikotasunetik hasteko. Beraz, kirolak darabilen fisikotasunetik abiatuko gara, esentzia hori bera dantzara ekartzeko. Horrela, irudikari abstraktu eta minimalista bat sortu nahi dugu, herritasuna zutabe eginez, baina irakurketa garaikideagoa eta poetikoa egiteko. Kirol-jarduera objektu jakin batekin, eragile batekin egin ohi da, horregatik gure harremana ez da ematen kirolariaren ahalegin fisikoarekin soilik, baizik eta, baita ere objektuarekin, eta bien artean ematen den erlazioarekin. Musika zuzenean entzun ahalko da, hain zuzen, txalaparta doinuak ariko dira eszenatokian, eta 3 dantzari eta 2 txalapartari izango dira ekintza gauzatzen, musika eta mugimendua batuz eta osatuz.

Txalaparta instrumentu tradizionala dugu, ia primitiboa, bi lagunen artean jotzea eskatzen duen bakanetakoa munduan, eta haren sinpletasunak inspiratzen gaitu. Jatorrian, bi ohol jarri ohi zituzten modu horizontalean. Lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi dituela. Berritzen eta garatzen joan da, ohol edo enbor gehiago gehitu zaizkio, egurrak afinatu egiten dira, eta materiala berriak erabiltzen dira (egurra, metala…), soinu maila gero eta zabalagoa izan dezan. Txalapartaren erritmo ezberdinen eta kirolen erritmo iraunkorraren artean loturak sortzen dira, arnasak areagotuak. Zuzeneko musika piezari eusten dion erritmoa da.

Izaera barneratzailea eman nahi diogu proiektuari, izan ere ahalmen urritasuna duten pertsonekin lan egiten dugu. Talde artistikoa osatzen duten bi musikariek urritasun iraunkorra dute: 35 da urritasun-gradua Silvia Munarriz-en kasuan, mugitzeko zailtasun larriekin, eta Mikel Casanellas-ek duen ikusmen-urritasuna 68 gradukoa da.

 

Zuzendaritza artistikoa eta lan taldea

Zuzendariak eta koreografoak: Helena Lizari eta Laida Aldaz 

Interpretazioa: Helena Lizari, Laida Aldaz eta Koldo Aristegui 

Zuzeneko musika: Txalaparta Zaldizka, Mikel Casanellas eta Silvia Munarriz 

Argiztapena eta soinua: David Bernues

Ekoizpena eta Komunikazioa: Rosa Garcia

Aholkularitza: Brintza

 

Helena Lizariren eta  Laida Aldazen arteko elkarlana 2016an hasi zen, artista biek Aterpean-dantza Hirian programaren barruan sorkuntza-egonaldia egin ondoren, eta Dantzagunea –Sortutakoak programan jarraipena eman zioten. KIROLAK egitasmoaren hasiera hor aurki daiteke, hasiera batean kalerako pieza laburra bezala eta, orain, berriz, sormen prozesuan lantzen, antzerki-aretorako pieza egina aurkeztu ahal izateko datorren ekainean (2019).

KIROLAK
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com