CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » DOUBLE GHOSTS
DOUBLE GHOSTS

George Clark-en (Erresuma batua) idazketa egoitza

martxoaren 4tik 8ra bitartean 

Punto de Vista jaialdiarekin lankidetzan

 

 

 

Georgek, Punto de Vista Festibalean parte hartu aurretik, AZALAn emango dituen egunak aprobetxatuko ditu, egiten ari den Double Ghosts proiektua aztertzen duen aldizkarian lan egiteko. Bere proiektuak egin ez diren eta zatitan banatu diren istorioen egoera eta potentziala aztertu nahi du, Raul Ruiz zinemagile txiletarraren lanetik hasi, eta Taiwango tradizio zinematografiko animista duela jomugan.

George Clark (1982, Erresuma Batua) artista, komisarioa eta idazlea da. George Clarken lanak irudien historia esploratzen du, eta kulturak, teknologiak eta baldintza sozial eta politikoek irudietan zer eragin duten aztertzen du. Bere filmak mundu osoko museoetan eta jaialdietan egon izan dira ikusgai. West Java West Yorkshire Cooperative Movement mugimendu kooperatiboaren fundatzaile-kidea da, arte fabrikarekin eta Jatiwangi probintziako pabilioiarekin lankidetzan egina den proiektua. Era berean, mundu mailan zinemaz eta bideoz lagunduta lantzen diren istorioak zabaltzen eta museotara, galerietara, zinema-aretoetara eramaten saiatzen da, erakusketa eta proiektu ezberdinen bitartez.Jatiwangi (2018), Double Ghosts (2018), Living Archive of Village Video Festival (2017) A Distant Echo (2016), Sea of Clouds (2016), eta aribidean dagoen Eyemo Rolls (2011-18) proiektua dira bere zerrendako film berrienak.

 

DOUBLE GHOSTS
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com