CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ QUINTA FEIRA / OSTEGUNA
QUINTA FEIRA / OSTEGUNA

Claudia Dias eta Idoia Zabaletaren sorkuntza egonaldia

urtarrilaren 1etik urriak 20ra bitartean

 

 

 

 

7 urte 7 pieza proiektu osoaren helburua 7 pieza sortzea da, 7 urtez jarraian. Claudia Dias koreografo portugesak abentura hau –izena cowboy film batetik hartuta dirudien hau bera– 2015ean abiarazi zuen, eta Idoia Zabaletak hasieratik parte hartu du ideiaren sorkundean. Jada hiru pieza estreinatu dira, eta hauetako bakoitzean hainbat fase gauzatzen lagundu du Zabaletak. Proiektuaren genesian, prekarietate baldintzari aurre egiten dion keinu politikoa dago, epe ertain eta luzera etorkizuna proiektatzeko eskubidearen aldeko apustua, esperimentaziorako eta sorkuntzarako denbora aldarrikatzen du, iraunkortasunaren eta prozesuak partekatzeko beharraren alorrean ikerketa artistikoa sustatzen du (ezagupideen garapen prozesuetan ezinbestekoa), informazio trukea eta mugimendua bideratzeko gaur egungo kontrako joerari aurre eginez.

Ikuspegi artistiko batetik, proiektua hau bi pertsonen arteko topo egitearekin lotu-lotuta dago. Claudia Dias pieza bakoitzean artista ezberdin batekin elkartzen da, mundua pentsatzeko motorea izango da topo egite hau, eta hausnarketa hauen gauzatzea bihurtzen da objektu eszeniko. Sorkuntza prozesu bakoitzaren irudi detonatzailea honako hau izango da: bi gorputz zeharo aurrez aurre jarriak, elkarrekin elkartzera eramango dituen potentziaren arabera anplifikatua eta artikulatua izango den distantzia batera, zehazki. Irudi bat izango da abiapunturako, behintzat: denborazkotasuna, etenaldia ditu, topo egitearen potentzia dago bere baitan.

Horrez gain, lan prozesuan zehar, bi artistek beren erosotasun-guneak aurrez aurre jarri behar dituzte, lekualdaketak eginez toki ezezagunetara eta adostasunean edo desadostasunean bat eginez lan egiteko leku komunak zeharkatzen dituzten eremuetara. Bat ez etortzeak duen topo egiteko ahalmena edo desadostasuna kolektibitatean bizi ahal izateko aukera, hori ere lanaren gaia izango da, izan ere talde-lanean egindako koreografo bien lanek duten ezaugarria da hori.

Bi emakume, eszenatokiaren alde banatan kokatuak, aurreraka oinez doaz elkarrekin topo egin arte. Elkarri zerbait eman behar diotela dirudi. Animoak, eskerrak, eskua, egarria asetuko dien baso bat ura, besarkada bat, berri on bat, berri txar bat, hitza, kemena, dirua, ogi zati bat, erantzunak, nondik jarraitu behar duten jakiteko behar adinako ohar. Ematea helburu duen ekintza orok hartzeko berezko erreflexua sorrarazten du.

"Encuentro" hitzak euskaraz kolpe hots moduko bat itxuratzen du, topo egin-topatu, eta, aldi berean, horrek berekin dakar paisaia baterako aukera, topologia bat, harremanetan jartzeko forma elastiko bat.

“Relación" hitzak euskaraz, harremana, berekin ditu arestian aipatu bi seinale horiek, eman eta hartu. Gizon eta emakume batek “Dame, dame, toma, toma” oihu egiten zuten, elkarren bila korrika zihoazela “El rato de José” izeneko piezan, Idoia Zabaletak zuzenduta 2002an, German eta Jorge Jaureguirekin lankidetzan.

“…guztiok elkartzen gaituena ez da altruismoa, atxikimendua baizik. Atxikimendua edo sinpatia afektu ezpurua da, zirkunstantzia konkretuek tindatutakoa, bertan nahasten dira nire joerak eta nireak ez direnak, nire interes partikularra eta elkarrekintzan gertatzen den besteena. Atxikimendua ez da interesen kalkulua, gainerakoen afektuetan parte hartu ahal izateko gaitasuna baizik”, David Hume eta Adam Smith  

Pieza bakoitzak asteko egun bat adierazten du, Claudia Diasek eta Idoia Zabaletak ostegun batean topo egingo dute: Osteguna/ Quinta Feira. Izenburuen aukeraketa Karlheinz Stockhausen konpositorearen Licht (Argia), “The Seven Days of the Week”, lanean oinarrituta dago. Stockhausen ausardia izan zuen 1977-2003. urteen bitartean luzatu zen sorkuntza ziklo bat osatzeko, bertan opera multzo bat konposatu zuen, zazpi operarekin antolatuta.   

 

Claudia Diasek eta Idoia Zabaletak dantzarekin estu lotuta datorrenbelaunaldien arteko istorio bat partekatzen dute, haien formakuntza  laurogeita hamarreko urteetan garatu zuten, Nueva Danza deitua izan zen mugimenduaren baitan kokatzen ziren Europako koreografoekin. Biak aritu izan dira sortzaile kementsuekin, eta horrek berezko ikuspuntu baten araberako konpromisoa eraiki du haiengan, artearekiko zein bizitzarekiko. Bai Joao Fiadeiro, bai Maria Muñoz, aholkulariak izan dira bientzat, 2000ko lehen hamarkadan batez ere, bakoitza orduan hasi baitzen bere ibilbidea eta hizkuntza artistikoa garatzen. Zabaletak eta Diasek elkar ezagutu zuten Konposizioa Denbora Errealean lantzeko tailer batean, Bartzelonan hain zuzen, 2005ean, eta harez geroztik kidetasun berezia da haien artean dagoena, keinu eszenikoa eta honek zabaltzeko duen modu anitza ulertzeko irizpideetan eta arretan oinarrituta, nagusiki. Zabaletak Dias gonbidatu du laborategiak zuzentzera, eta horietako bat funtsezkoa izan da haien arteko gertutasuna bideratzeko, zehazki formakuntzarako zein sorkuntzarako epe luzeko honako proiektu hau: “En esta parte esquinada de la península”, AZALAk Moare Danza, La Fundicion, Muelle 3 eta Histeria kolektiboarekin lankidetzan egindakoa. Izan ere,  “En esta parte esquinada de la península” proiektuaren testuinguruan sortzen da epe luzeko proiektua izango den hau egiteko asmoa, bi pertsonen arteko topo egitearen ideiaren gaineko keinu berretzaileari buruzkoa alegia.

 

Proiektu honetan, hasieratik sortu dira honako hiru pieza hauek: Segunda Feira, Pablo Fidalgo (Galizia) dramaturgoarekin batera, Terça Feira Luca Belaza (Italia) pailazoarekin batera, eta Quarta Feira Igor Gandra (Portugal) objektugilearekin batera.

 

Alkantarak ekoiztutako pieza, Teatro Municipal do Porto eta Moare Danza-rekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak diruz-lagundu du.

Proiektua garatzeko egonaldia, Azala eta O Espaço o Tempo.

Almada Dantza Konpainiaren eta Vila Flor Kultur Zentroaren kolaborazioarekin izan da.

Sete Anos Sete Peças proiektuak Almadako Udal Ganberaren babesa du.

Alkantara Espazioak Portugalgo Errepublika Kulturaren | DGArtes - Arteetako Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza du.

QUINTA FEIRA / OSTEGUNA
argazkiak
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
  • Gabriel Orlando
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com