CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » JINETE ULTIMO REINO. FRAG 2
JINETE ULTIMO REINO. FRAG 2

María Salgado eta Fran MM Cabeza de Vacaren sorkuntza eta ikerketa egoitza (Madril) 

2019ko urtarrilak 2tik 6ra bitartean

 

 

 

 

Jinete Último Reino lanak gau giroan sortu eta garatzen diren azpikulturek ekartzen dituzten desioaren, errepresioaren, asaldaketa subjektiboaren eta konpartitutako bizipozaren inguruan hitz egiten du; egitasmoaren emaitza ikerketa audiotestuala bilatzea da. Soinu-piezak, instalazio-piezak eta pieza inprimatuak ez ezik, guneak hiru obra edo atal eszeniko ere hartuko ditu; batetik, ondo finkatuta gera daitezen era autonomo batean eta, bestetik, erabateko zentzua duen obra modura biltzeko gaitasuna izan dezaten, behin hiruak prest daudenerako.

Fragmento 3 (2017ko ekainean estreinatua) atalak gaua hartzen zuen langai, gaua askatasuna ematen digun unea bezala, nartzisismora eramaten gaitu, gatazka politiko eta hedonismora, araua betetzen ez duten gorputzen unea da (eta, neurri handi batean, gazteena); Fragmento 1 (s/f) atala, berriz, eszenaratzen saiatuko da oso hauskorra den zerbait, haurtzaroa eta haren keinu aurre-linguistikoak hain zuzen; Fragmento 2 (2019ko urtarrilean estreinatuko da) atalak, eskola garaiaren normalizazioa izango du mintzagai (eta, bereziki, nerabezaroa). Jinete Último Reino Frag. 2 lana haurtzaroaren gorputz xalo garbia programatua eta normalizatua den garaiaz arduratzen da, haren kolorea (edo generoa) irudi finko, estu eta, aldi berean, zauritu batean mugatua izan ohi den arte; hor dira, esaterako, gerra edo diktadura garai zingiratsuak, zeinetan, adibidez, “sozialismoagatik edota homosexualtasunagatik, armak hartzen zituzten” poeta baten kontra, edo gaur egungo garaiak ere, non nagusitasun patriarkalak lotsagarritzat jotzen duen edozein gorputzari zaila eta konplexua egiten zaion askatasunetik bizi eta adierazi ahal izatea, batez ere emakumezkoei.

AZALAn lau egunez luzatuko den egonaldi honetan zehar, azken entseguak egin nahi ditugu, baita jendaurreko lehen erakustaldi bat egin ere, hain zuzen Frag. 2pieza eszenikoa edo “poema 3 dimentsioetan”, 45 minutuko iraupenarekin. Bertan erabiltzen dira testuaren proiekzioa eta soinu elektronikoa, grabatutako ahotsa nahiz Fran MM Cabeza de Vacaren eta Maria Salgadorenzuzeneko ahotsa eta interpretazioa.

 
Maria Salgadoketa Fran MM Cabeza de Vacak2012az geroztik elkarrekin lan egiten dute. Poesia, hizkuntza, soinu-artea, musika eta performancea uztartzen dituen audio-testu baten sorkuntza izan zen hasiera. 2012tik 2016ra bitartean, bizitza-proiektua eta sorkuntza-proiektua, biak lotzen zituen Hacía un ruidoproiektuan murgildurik egon ziren. 2017ko urtarrilean bidean utzitako galdera batzuk (2013an Madilgo Ladyfest festibaleko gau sargori batean sortutakoak) berriro landu nahi izan zituzten, otzantasun, asaldaketa eta desobeditzearen inguruan. Hor abiatu zuten Jinete Último Reino izena hartu duen obrarako bidea. Bide luzea dute egina, proba formalak, obra eszenikoak eta bizi-esperientziak tartekatuta.

Jorge Miron
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com