CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SER DEVENIR
SER DEVENIR

Lara Brownen sorkuntza eta ikerketa egoitza

2018ko abenduaren 17tik 21era bitartean

2019ko otsailaren 18tik 22ra bitartean

 

 

 

 

Gorputzarekin eta bere mugimenduarekin harreman bat zehaztasunez ikertzea, horretan datza Ser devenir, alegia, gorputzetik aldentzeko ahaleginean aritzea, material arrotz gisa hartzeko. Ni baten islaren zentzua galtzea, beste batekin topo egin, eta haren araberako bizikide izan, formaren lurralde ezezagunak ibiliz.Nola igaro pertzepzioaren beste dimentsio batera katalizatzaile gisa erabiltzen den gorputzari esker. Jarduera honek modu bat proposatzen du galderak esperientziaren bidez egiteko. Esperientzia hori lan honetako ideia nagusien inguruan hausnartzetik etorriko da. Ser devenir-ektoki bat azaldu nahi du, baina izate mugatu bakar bat bezala seinalatu eta bizi ezin daitekeen toki bat. Trans- aurrizkian bizi izan, giza formaren egoera iraunkor bat bezala, espazio baten arkitekturarekin harremanean dagoenean.

Ser devenir etengabe aldatzen ari den errealitatea da, ustekabean sortu den errealitatea, ezin da etiketatu, ezin zaio izen konkretu bat jarri, aurrera egiten du giza forma bat definitzen duen ideia geldikorraren aurkako norantzan.  

Ser devenir ikerkuntza lanean desidentifikazio prozesu bat proposatzen da, askatasunez bizi ahal izatea ahalbidetuko duen egora bat formulatzeko. Paul B. Preciadok, queer kontzeptuarekin dabilenean, erabili ohi dituen hitzekin lotura bat proposatzen da. Arauaren kontra agertzen den estrategia multzo bat bezala definitzen du kontzeptu hori, eta lan honetan gorputzaren bitartez biziko dugu, gorputzaren desidentifikazioa proposatzen duen ariketa bat eginez.

Ideia hau praktikan jartzeko egin nahi den proposamena honako hau da: gailuen bilaketa gorputza bizi ahal izateko egokituta, gorputza paisaia bailitzan, bihurtzeko zorian dagoen bitarteko gisa, eta aldaketa etengabean dagoena. Begirada subjektibo anitzak sortzeko gai den gorputza. Bere gain hartzen duen subjektuak distantzia apur bat hartuko du, gizatasunarekin lotzen duen konpromiso identifikatzailetik ateratzeko horren bidez.

Azalan egingo den egonaldian zehar, bideragarritasuna eman nahi diot diskurtso horri, bilaketa egoerari eutsiko dion sail bat sortzeko asmoz. Jarraipenak leku baterako sarbidea ahalbidetu beharko du, trantze egoera baten antza hartuko duena gehiago, metafora baten antza baino. Toki edo leku horren bidez gorputza bizi eta ikusi ahal izango dugu beste ikuspuntu eta uste batetik. Dimentsioak zeharkatu, geure barne barnetik atera, askatasuna bizi, edota tregoa bat eman konkretutasunarena deritzogun errealitate honi.

 

Lara Brown. Ikerkuntza eta sorkuntza artistikoan aritzen da, eszenaren alorrean. Bere lan ibilbidearen oinarria da identitatearen, gorputzaren eta honek oinarri artistikoa eta pentsamenduaren sustatzailea izan ahal izateko  eraldaketaren ideiaren azterketa. Bere lanean presente dago testuinguru artistiko ezberdinak zeharkatzeko eta pentsatzeko premia. Testuinguru artistiko horietan obrak gorputzaren eta mugimenduaren presentzia eskatzen du, eszena ikuskizuna bezala ulertzen duen ideia baztertuz, eta beste dimentsio tenporal bat proposatuz eszena hori burutzeko, baita begira dituen begietan beste jarrera bat pizteko ere.

Keinu poetiko baten bidez ideia bat azaldu nahian, diziplina guztiak biltzen dituen gunea, hori da beretzat sorkuntza lana. Etiketengandik banatuta, izendapen hibridoak bilatzen ditu haren diziplina izendatzeko, eta bere lana dantza, kontzertuak, museoak edo ikerketarako laborategiak bezalako testuinguruetan kokatzen da. Azken urte honetan SUGA kolektiboa sortu du, SEPA artistarekin batera, Casa Encendida eta CA2M-ren arteko “artistas en residencia” programaren barruan. Ser devenir proiektuari hasiera eman dio, eta egiteko prozesuan dagoen lan modura dator honako gune hauetatik: Me, myself and I zikloa Madrilgo Koreografia Lehiaketan, In-prescindible zikloa La Poderosan, Bartzelonan, eta Leal Lav egoitza La Lagunan. Laster jarraipena emango dio ikerketari Azala Kreazio Espazioan, Idoia Zabaletaren laguntza koreografikoarekin, Danzalava ekimenari esker.

Ser devenir
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com