CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » IZENBURURIK GABEKO FILMA
IZENBURURIK GABEKO FILMA

Jara Rocha eta Femke Snelting-en sorkuntza eta ikerketa egoitza

abenduaren 17tik 21era bitartean

 

 

 

 

Egonaldiak iraun bitartean, oraindik izenbururik ez duen film bat egiten, lan horretan ibiliko gara. Filmaren gai nagusia izango da gorputz-bolumenen konputagailutasun garaikidearen baldintza materialak eta kulturalak: tomografia ordenagailu bidez, geodatuen prozesaketa, eta izakien modelazioa 3Dn. Software egunerokoa zein espezializatuagoaren (bere arkitektura, bere hiztegia eta interfazeak) irakurketa transfemenino baten bidez, filmak konputazioan denborak eta denborazkotasunak (legatuak, proiekzioak, iraupenak, neurketak…) eragiten dituzten forma probableetan arakatzen du. Filmak bektore hori difraktatu egingo du, posibleak diren beste batzuk azaldu daitezen. Irudiak ‘renderizatu’ egingo dira konputagailuaren bidez (lenterik gabe). Soinuarentzat ere baldintza berak onar daitezke.


Possible Bodies (Jara Rocha eta Femke Snelting) lankidetzan eraikitzen den ikerketa bat da, gorputzak eta teknologiak elkarren artean nola eratu diren ikertzeko. Ikerketan gorputz-errealitateak eta haien joerak itauntzen dira interfaze parametrikoen bidez, eta konputagailuaren ikuspuntutik, 3Daren tekno-ekologien baldintzak direla-eta, mugatuak dauden anatomiak aztertzen ditu. Arraza, generoa, gizarte-maila, espeziea, adin arazoen elkargunea eskaintzen du, eta berragertzeko gaitasuna ere jarduera performatibo eta antzeztuen bidez. Horrela kontzeptu eta ‘renderizazio’ esperimentalak eman daitezke, baita konbinazio basatiak eta digitalak diren eta digitalak ez diren prototipoak hezurmamitze ezberdinetarako ere.  

Possible bodies
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com