CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Kontrapuntua eta konposizio koreografikoa (Gorputzaren ahotsa, espazioa eta barrokoko kontrapuntu musika)
KONTRAPUNTUA ETA KONPOSIZIO KOREOGRAFIKOA (GORPUTZAREN AHOTSA, ESPAZIOA ETA BARROKOKO KONTRAPUNTU MUSIKA)

María Muñoz-en (Girona) sorkuntza eta ikerketa egoitza

azaroaren 5etik 10era bitartean

 

 

 

 

 

Azala artisten egoitza El contrapunto y la composición coreográfica (Las voces del cuerpo, el espacio y la música contrapuntística del barroco) proiektuaren esparruaren barruan dago. Proiektu horri esker, Kataluniako Generalitateko Kultura Sailarenikerketarako beka garrantzitsu bat lortu dut. Proiektua garatzen joan naiz 2018. urtean zehar, L’animal a l’esquena Sorkuntza Zentroan, Berlin-Mitte-ko Hochschulübergreifendes Zentrum Tanz Zentroan, eta garatzen jarraituko dut urte amaiera arte.

Barrokoaren musika kontrapuntuzkoaren, ahots ezberdinen arteko esparru eta eta iturri den gorputzaren eta esperientzia koreografikoaren sortzaile den espazioaren arteko harremana posibleak. Batez ere praktikan oinarritzen da nire metodologia, baina baita hausnarketan eta analisian ere, horregatik, nire asmoa, fokua idazketa koreografikozko esaldi ezberdinak definitzeko orduan gorputz bakar batek izan ditzakeen aukera guztietan jartzea da. Nire lana horrela planteatuko dut, ondoren ikerketaren toki-aldatzea egingo dut beste hainbat gorputzetara, osorik hartutako konposaketa batean.

Honako hau da egiten dudan galdera: nola izan dezake kontrapuntuzko musika-teknikak akzio korrelatibo bat konposizio koreografikoan.  

2004an lan bat aurkeztu nuen Ongi tenperatutako klabezina obratik aukeratutako hainbat piezen inguruan. Bach pieza eszenikoa Johan Sebastian Bachen obra luze hori osatzen duten piezei buruzko azterketa lanaren emaitza izan zen, bi serietan antolatuta hogeitalau Preludio eta Fugek osatzen duten bilduma hain zuzen ere. Zuzenean entzuten diren hainbat preludioen dantza eta isiltasunean dantzatutako hainbat fugen memoria konbinatzen saiatzen naiz. Harez geroztik, pieza horrekin emanaldiak egiten aritu naiz gaur arte;  horri esker konposizio lan bat egiteko aukera izan dut, oso landua, musika entzuteko entrenatzen egon ondoren.

Esperientzia horrek nire jakinbidea areagotzeko jakinmina eta beharra piztu ditu, konposizio-teknika modura kontrapuntuak duen gaitasunaren nire ezagueran sakontzeko alegia, baita Laban, Forshyte, Steve Paxton eta Lisa Nelson bezalako sortzaile handiek gorputzari buruz eta espazioan duen mugimenduaren inguruan esan dutenari buruzko nire jakintza gehiagotzeko ere.

Nire jarduera ikertu eta aztertzeko proposamen bat egin ahal izateak, balio izan dit egiaztatzeko sormen-prozesuak bizitzea noraino den nahaspilatua eta kaotikoa. Nire jardueraz ari naizenean, aldi berean nago alde bietan: kaosean eta ordenan; bizipenean eta gogoetan.

Ikerketa eta azterketa egiteko proposamen honen bihotzean jarri nahi ditudan ideiak eta hausnarketak loturik daude konposizio koreografikoarekin eta sormen lanera hurbiltzeko nire modu bereziarekin, eta hau urte luzez jarduera eszenikoan aritu izanaren emaitza da.

 

Maria Muñoz. Gurasoak Cheran (Guadalajara) eta Panticosan (AragoikoPirinioetan) jaioak dira. Valentzian hazi zen, bertan musika ikasi zuen, eta Atletismo Txapelketetan lehiatzen da. Han hasi zen dantzan ere, eta gerora, bere formakuntza osatu zuen Amsterdam eta Bartzelonan. Haren lehen lan esperientzia Shusaku & Dormu Dance Theater japoniar konpainiarekin izan zen, Holandan, 1982an, Eraizeneko ikuskizunean. 1985ean La Dux taldearen barruan egon zen Maria Antònia Oliverren ardurapean, horrek bere ibilbide pertsonal propioa moldatu zuen sorkuntza eszenikoan. 1988an, Pep Ramis-ekin lankidetzan, Cuarto trastero bakarkako lana sortzen du, eta 1989an biek Mal Pelo taldea osatuko dute, bertan, harez geroztik, elkarrekin arituko dira sorkuntza eta zuzendaritza lanetan. Taldearen baitan, mugimendua aztergai du, eta pedagogia arloko aditua da. Eszenan jartzera bideratutako testuen sormena sustatzen du, eta editatu egiten ditu. Egun koreografoa, dantzaria eta zuzendari-kidea da L’animal a l’esquena sormenerako zentroan, Celrà herrian, Gironan.

 

María Muñoz
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com