CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SORGINAK
SORGINAK

Bernard Hausseguy, Béranger Laymond eta Maia Villot de Diegoren ikerketa eta sorkuntza egoitza 

urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean

 

 

Bernard Hausseguy eta Béranger Laymond AKELARRE 1609 izeneko proiektu bat garatzen ari dira elkarrekin 2013 urteaz geroztik. Sabbataren edo akelarrearen ikonografia aztertzen duen ikerketa batean oinarritua dago, gaur egunera iritsi zaigun moduan: prozesuaren aktoreek zatikatua, interpretatua, epaitua, adierazia eta komertzializatua. Esamesek, gertaera baten leherkari duten indarrean interesa dute. Maia Villotekin batera, Delancre prozesuaren iturri historikotatik eta sorginkeriarekin zerikusia duten irudietatik (fantasiazko akelarrea, folklorea, eko-feminismoa...) abiatuz lanean ari dira hiru artistak.

 

Maia Villot de Diego. Sevillan 1977an jaioa. Bilbon bizi eta lan egiten du. Artista, liburu-saltzailea eta komisarioa da. Arte eszenikoetan interesatzen hastearekin batera, antzerkian, dantzan, koreografian eta perfomancean jaso zuen prestakuntza, eta aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Historia eta Arte Ederrak ikasi zituen, eta bertan, eskulturan espezializatu zen. 2004tik aurrera, perfomancearen arloan hasi zen lanean, hala, banakako nola taldekako lanetan beste artista batzuekin elkarlanean. Bakarlanean sortzen du ikuskizun sorta: Las que es O-Diosas, Play-Back en direct, Échale la culpa I, II eta III, Lectura I eta II eta Bidimensional. Bere obra, besteak, beste, leku hauetan aurkeztu izan du: Iruñean (Inmediaciones festibala, Nivel F eta Nafarroako Museoa), Bilbon (FestivalBAD, Zarata Fest eta Casa La Cosa), Donostian (Tabakalera), Bartzelonan (Estrategia Nacional) eta Madrilen (Teatro Pradillo y Zarata Fest).

 

Bernard Hausseguy. Baionan 1963an jaioa. Biarritzen bizi eta lan egiten du. Saint Étienne Arte Ederretan lizentziatua da, Biarritzeko Ecole des Beaux-Arts de Biarritz, egun ESAPB-eko, sorrerako kide eta irakaslea da. Ikusizko artista gisara egindako bere lana ultra pequeño A kolektiboarekin batera hainbat erakusketan ikusgai egon da. Atelier WYSIWYG-ko sustatzailea da. «What You See Is What You Get» “Ikusten duzuna da jasotzen duzuna” esaldia, softwarearen gertuko historiatik hartutakoa, sarrera gisa baliatu daiteke lantegi honen jatorria ezagutzeko: ikuspuntua, interfazea, egiazko efektua, formula magikoa, liluragarria, hezurmamitzailea eta des- hezurmamitzailea. Irudiaren gailuetan zentratuta, lantegiak, teknika digitalen historiaren, artearen munduak honen gain egindako ustiapenaren eta arte garaikidearen arazoekiko konfrontazioaren, identifikazio eta topaketa puntuak definitu nahi ditu. 

 

Béranger Laymond. Pauen 1982an jaioa. Baionan bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da Nantesen 2006an. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartua da (Bel Ordianaire, Pau, Christian Gaillard Gallery, París, Basis, Frankfurt, Agencia de Capturas, Royan ...). Gutxituen inguruan dagoen kultura-energiatik hartzen du bere esparru lexikoa. Komunitate baztertuak, izan hauek gizartekoak edo artistikoak, kultura dominatzailerengandik at kode propioak asmatzera bultzatuak, errepertorio estetiko eta kritiko aberatsa dute, aktualitatea zalantzan jartzeko aproposa. Mikrokosmos instalazioak egiten ditu punka, beldurrezko pelikulak eta 70. hamarkadako B serieak inspirazio iturri hartuta. Etxe-aurre lauetan “bitxikeria aztoratzaile” bat zulatzen du eta xehetasun ziztatzaileen bidez, inkontziente kolektiboan durundatzen duten, fikziozko historiak, ipuinak edo pelikulak zabaltzen ditu. 

AKELARRE 1609
laguntzaileak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com