CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Narciso. I´ll be your mirror
NARCISO. I´LL BE YOUR MIRROR

Pradillo lantaldearen sorkuntza eta ikerketa egonaldia (Madril)

urriaren 9tik 14ra bitartean

 

 

 

 

Narciso. I`ll be your mirrorproiektuarekin (zati bitan banatuko dut El Curro DT espazioan) egingo dut bisita Azalara, hartan ernamuin diren materialen inguruan gogoeta egiteko. Equipo Pradillo talde berria garen aldetik, hau izango da gure lehen geldiunea.

Zer da Equipo Pradillo? Ikuspuntu estetikotik, banakotasuna modu irekian lantzen duen artista Taldea gara. Elkarrizketan eta imaginarioak partekatzen dagoen irekitasuna da gurea. Gure sormen lanak ez daude emaitzak atal itxietan katalogatu beharra duten eredu produktiboen testuinguruan, ez rolak hartzen direnean (interpretea, zuzendaria, koreografoa, diseinatzailea, argitzailea, eszenografoa, ekoizlea, eta abar), ezta ikertu behar diren materialen generoak ezartzeko orduan ere (arte plastikoak, arte eszenikoak, dantza, antzerkia, musika, pintura, eta abar); gure sorkuntza prozesuak biziak izaten dira.

Nartziso, batez ere, eta funtsean, «beste» da. 

Ovidioren bertsioaren arabera, postulatu horrek betetzen du Nartzisoren zorigaitza. Mitoak dakarren postulaturik aberatsena eta osoena da. Ikuste eta ikaste aldeko (“Biziko da, bai, bere burua ezagutzen ez badu behintzat”) problematika agertzen zaigu bertan. Irudiarena. Islarena.

Ispiluarekin tradizioz lotutako gaiak ere presente daude kontakizunean. Edertasunaren eta heriotzaren arteko konjuntzioak, maitasunaren bidez burutua, goia jotzen du Nartzisoren azken Irudian, bere buruari begira jarraitzen baitu (bere Irudiari begira, bere islari), han, Estige ibaiako uretan.

Baina motibo nagusia, edertasunaren aurretik, ilusioa da. Irrealtasunak errealitatea ordezkatzen du, Ur hutsalak gorputz haragiduna, Irudi iheskorrak izaki biziduna. Nartzisok ez du ezagutzen Islaren izaera ukiezina. Nartzisoren hutsegiteak bere Irudiarekin duen elkarrizketan du sorburua, lehen eta bigarren pertsonen kontrakotasunean, ustezko elkarrekikotasuna gogoeta huts bihurtzen duen antzematean: “Hi, hori ni nauk” (Iste ego sum).

 

Pradillo Taldeak hartu du, 2017az geroztik, Teatro Pradillok antolatzen dituen ekimenen ardura. Zer egiten gaitu horren “subjektu”? “Objektu” handi horretan gure egoitza egin izanak, hain zuen.

Erakunde hori biltzen duen komunitatearekin azterketa eta hausnarketa partekatu bat eduki eta gero, garai horretan hain justu, gure tokia aurkitu genuen jarrera errebindikatiboeta erradikal batean. Madrilgo hirian, Arte Biziak abian jarriko dituzten pertsona (hitzaren zentzu osoan) arduradunak izateak, horrek definitzen gaitu gu. Eta egiten dugugure egituraren bitartez, ez (gonbidatutako artistei edota entzule gisa hartutako hiritarrei) zerbitzu bat ematen dienaren ikuspuntutik, baizik eta baldintza parekoetan arituta eta merkatal-truketik kanpo, laguntza eskaintzen duenaren ikuspuntutik.

Aurrera eramaten ditugun egitekoak sailetan zatitzeko ezgauza gara, izan ere jakin badakigu etiketa orok bazterketara eramaten duela,  eta gu aldi berean gara sortzaileak, ikerlariak, sustatzaileak, dinamizatzaileak, eta abar. Modu batera edo bestera Teatro Pradilloren ren bizikide direnen esperientzia babestuz, beti ere.

Ikuspuntu estetikotik, banakotasuna modu irekian lantzen duen artista Taldea gara. Elkarrizketan eta iruditegiak partekatzen dagoen irekitasuna da gurea. Gure sormen lanak ez daude emaitzak atal itxietan katalogatu beharra duten eredu produktiboen testuinguruan, ez rolak hartzen direnean (interpretea, zuzendaria, koreografoa, diseinatzailea, argitzailea, eszenografoa, ekoizlea, eta abar), ezta ikertu behar diren materialen generoak ezartzeko orduan ere (arte plastikoak, arte eszenikoak, dantza, antzerkia, musika, pintura, eta abar); gure sorkuntza prozesuak biziak izaten dira.

Ikuspuntu logistikotik, berriz, kudeatzaileen Gailua gara, kooperatibismoa eta horizontaltasuna bilatzen ditugu erabakiak hartu eta ardurak banatu behar ditugunean, molde parte hartzaileak eta autogestioa sortzen, taldearen inteligentziari kanalak ireki eta irtenbideak emateko, izan ere aritu beharra daukagu nahi eta nahi ez elkarren artean, elkartasunean eta elkar ulertuz. 

Narciso
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com