CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HERIOTZA ANTZOKIAN
HERIOTZA ANTZOKIAN

HERIOTZA ANTZOKIAN

Alex Cassal-en (Portugal) sormen eta ikerketa egonaldia

irailaren 20tik 30era bitartean

ATE IREKIAK: irailak 29

 

Hasten ez den ikuskizun bat. Gorpu hila eszenan. Elurte apokaliptiko batek preso hartuko ditu ikusleak antzokian, urte luzetarako, gainera. Eta orain, zer egingo dugu denbora pasatzeko?

 

Heriotza antzokianheriotzari eta antzerkiari buruzko erdi-bakarrizketa da. Katastrofe-zinema izenekoaren iruditegiaren aldeko premisatik abiatuta, aktore batek gure etorkizuna zein izan daitekeen kontatzen du baldin eta hemen, emanaldi-areto honetan alegia, atrapatuta geratzen baldin bagara. Kontaera horren bitartez, lurperatzeen, errezeta antropofagikoen, orgasmo transzendentalen deskribapenak josiko ditugu, baita dramaturgia unibertsaleko tarteen aukeraketa fina egin ere. Eta sute handi bat ere bai, bero babestuko gaitu neguan zehar.

 

Heriotza antzokian proiektuan antzerkiaren arauak erabiliko ditugu, mugak egiaztatzeko. Aktore bat, platea bat, bi mutur horien arteko istorio bat. Baina eszenatokian istorioa kontatzen ari zaigun aktorea ez dago bakarrik (horregatik diogu erdi-bakarrizketa izango dela). Gorpu bat dago hilik eroria haren oinetara: beste interprete batek egin beharko du pertsonaia hori emanaldi bakoitzean, antzerki lanean inoiz ibili gabea den norbait. Estreinaldi bat gauero. Herio berri bat gauero.

 

 

dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Cassal

interpretea: Marco Paiva

dramaturgiako laguntzailea: Joana Frazão 

argiztapena: Tomas Ribas

koreografia: Marcia Lança

ekoizpen exekutiboa: Daniela Ribeiro

koprodukzioa: Má-Criação eta Teatro Maria Matos

babesa: Espaço Alkantara (PT), O Espaço do Tempo (PT), Escola Superior de Teatro e Cinema - ESTC (PT) eta AZALA kreazio espazioa (ESP)

sormenari babesa: Fundación Calouste Gulbenkian" eta "Fundación GDA (Dantza eta Antzerkiari babesa ematen dion erakundea)

estreinaldia: Teatro Maria Matos - Lisboa, Portugal – 2018ko Azaroa

 

 

 

Alex Cassal (BR) zuzendaria, dramaturgoa, aktorea eta historialaria da. Rio de Janeiron eta Lisboan bizi da. Haren lanek harremana aztertzen dute bestearekin uztartua, baita eszena-mekanismoen des-konstrukzioa topagune eta erronka artistikorako espazioen sorkuntzan.

Joana Frazao (PT) antzerki itzultzailea da eta zinegilea. Egun, tesia idazten ari da zinema eta museoari buruz. Raquel Marquesekin batera egin ditu honako dokumentala hauek: “A casa que eu quero” eta “Todos os dias da nossa vida”.

Marcia Lança (PT) koreografoa da permorferra. Kolaboratzen dihardu honako sortzaile hauekin: João Fiadeiro, Claudia Dias, Sonia Baptista, Marta Dell’Angelo yeta Alex Cassal, besteak beste. VAGAR -Kultur Elkarteko zuzendari artistikoa da.

Marco Paiva (PT) zuzendaria eta aktorea da, baita Mala Voladora taldeko kidea ere. Antzerkian, zineman eta telebistan dihardu. Crinabel Teatro Proiektuaren koordinatzaile artistikoa da, bertan egiten du lan artistikoa dibertsitate mentala duten gazteekin.

Tomas Ribas (BR) argien diseinatzailea eta artista bisuala da. Azken bi hamarkadatan Brasilen diren antzerki-zuzendari handienetako batzuekin aritu da lanean, eta erakustea ugarietan hartu du parte, hala nola, Brasil, Frantzia, Holanda, Suedia, Txekiar Errepublika eta Hego Korean.

foto de Nuno Morão
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com