CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Tongues in trees
TONGUES IN TREES

Toni Crabb-en sorkuntza eta ikerketa egoitza

abuztuaren 13tik 26ra bitartean

 

 

 

 

Collage bildumari jarraipena ematea da. Collage horietan daude argazki inprimatuak, marrak, kolorezko planoak eta topatutako materialak. Egunero idazten jardutea. Proiektuaren beraren garapenaren bidez burutuko da bidea.

Collagea eraikitzeko prozesua, aukeratutako osagaien arteko loturan oinarritzen da. Aukeraketa horren zergatia esanahia zehatza bideratzean datza. Hala ere, oso bestelakoak izan daitezke haren gaineko gure gogoeta eta gure benetako asmoa. Esangura bat baino gehiago badirela, hori aztertzea da interesatzen zaidana, modu esplizitu eta erradikalean, jabekuntzan mailakatuta agertzen diren moduetatik aske leudeken hizkuntzen bitartez bila aritzeko.  

Elkaren parean egingo dute lan horrek eta honako beste ariketa honek: makinazko idazketa burutzea. Horrek esanguraren inguruan hausnarketa egiteko aukera berri bat ekarriko dit, testuaren bitartez oraingoan.

Bide bi horiek aldi berean aztertu nahi ditut, oraindik ere prozesuaren garapena zein izango den ez badakit ere.

 

Toni Crabb (Harare, Zimbabwe, 1970) Madrilera etorri zen Arte Ederrak ikastera, Espainiako Nazioarteko Lankidetza Agentziak emandako beka jaso ondoren. Urte haietan Artelekun pasako ditu udak, artearen jarduera bakarka nahiz elkarren artean osatzen den bizipena dela ikasteko garrantzitsuak izango zitzaizkionak. Bartzelonara joan zen 2000. urtean, han Drawn to the edgeserakusketa egingo du T4 Galerian (2003), besteak beste, (Territorien, Galerie der Künstler, Munich (2007), Jafreko VI Biurtekoa (2013), creatio continua (Haus der Kunst, Munich, 2014). I don't understand you egiten du Bulegoa z/b arte bulegoaren aginduz (2014). FOX erakusketa egiten du Bilboko La Taller aretoan. Performantzia lantzen duen Corpologia kolektiboan ibiltzen da. Haren lana marrazkiaren hizkuntzaz baliatu da bere garapenerako, luze eta zabal ikertu duen hizkuntza baita hori, beste hainbat baliabidetara zabalduz. Azken aldian gorputzaren hizkuntzan eta beste hainbat sorburuetan zentratu da.

Toni Crabb
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com