CAST | EUSK | ENGL
¬Ľ home | ¬Ľ kreazio espazioa | ¬Ľ jarduerak | ¬Ľ artisten egoitzak | ¬Ľ ARBOLA SOINUTU
ARBOLA SOINUTU

Myriam Rzm-ren (Bilbo) sorkuntza eta ikerketa egoitza

uztailaren 31etik abuztuaren 5era bitartean

 

Azken urteetan esperimentazioaren, inprobisazioaren eta soinu-performancearen inguruan bildutako esperientzia lagun, eta beste artista batzuekin egindako diziplinarteko lankidetzaren bidez, soinu-tresnak probatzen aritu naiz, izan ditzaketen aukerak zuzenean ezagutzeko, eta soinu-proiektu hau aurrera eraman ahal izateko. ‘Site-specific’ izeneko proiektu anfibio hau barruko espazioetan sartzen da, haiek abiarazten ditu, haiekin jarduten du. Mugimenduan dauden gorputzen arkitekturak eta kanpo-espazioak, natura, beste gai organikoekin, gailuetan zein haien gaitasun performatiboetan ikertzeko asmoz. Kasu honetan zehazki zuhaitz batekin egindako soinua lantzeko.

Aztertzen ari naiz beste gai batzuekin eta hainbat espazio zehatzekin (barneko zein aire zabaleko) elkarrekintzan sortzen diren soinuak. Beraz, proiektu hau horren jarraipena eta garapena da. Aztertu nahi dut espazio horietan zer gertatzen den, soinu horien gorputz-satelite igorle, hartzaile, emisore eta aldatzailea naizen aldetik, soinu-paisaien konposaketa-sormenerako gaitasunak in situ aztertuz. Tokiek, objektuek eta izaki bizidunek berez izan ohi duten soinu gordinekin elkarrekintzan eta inprobisazioan, edota abstraktutik hasita musika ‘dantzagarrizko’ musika sesiora iritsi arte haiekin elkarrekintzan jarrita aritzearen ondorioa den musika.

Konposizio musikalaren ideia berpentsatzea, bai, baina beste ikuspuntuetatik eta beste ikuspuntuetara bideratuta. Edozein espaziok berez duen soinu-paisaia identifikatzea, gaiak eta ekintza konposizio soinu-musikala gisa. Beste musika batzuk, beste modu batzuetan sortuak posible dira. Gorputz bizidun baten bidez errealitateekin musika egitea, edota gorputz horri lotutako gailuen bidez, eta beste hainbat soinu-artistekin eta beste hainbat diziplenekin lankidetzan.

Azalan emango dudan esperimentazio tarte honetan, Unai Kerexeta artista audiobisuala eta teknikariaren, eta Joel Englund artista diziplinanitza eta DJaren laguntza jasoko dut, baita soinu jolas-sortzailearen hargailuaren eta aldagailuaren laguntza ere, eta Camila Tellez artistaren dokumentazio lanaren laguntza izango dut ere bai.

 

Myriam Rzm. 1994tik ibilbidea egin dut bateria- eta perkusio-jotzaile zein sormeneko kide gisa beste zenbait taldetan. Eta soinu-esperimentazio, -inprobisazio eta -performancearen arloko praktika garatu dut Gora Japon (2005-2013) bikotean, Magmadam (2014-2017) bikote ireki esperimentalean, eta diziplina arteko elkarlanak egin ditut musika-esperimentazioaren eta performancearen testuinguru zabalean: Idoia Zabaleta, Miguel A. Garcia, Alex Mendizabal, Nilo Gallego eta Chus Dominguez, Colectivo Qualker, Ibon Rg, Camila Tellez, Inazio Escudero, Ixiar Rozas...

Jarraitzen dut soinua esploratzen, zer aukera eskaintzen dituen gorputzak mugimenduan, egokitutako DIY gailuak eta haiek dituzten aukera performatiboak, eta jarraitzen dut lanean nire performancean ere, esperimentazio musikalean, zaratan eta inprobisazioan oinarrituta. Mugimendua, Noise Proto_Ritual Distorfolk.

Arbola soinutu
argazkiak
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Jorge Ferreira
  • ¬© Camila T√©llez
  • ¬© Camila T√©llez
  • ¬© Camila T√©llez
  • ¬© Camila T√©llez
  • ¬© Camila T√©llez
  • ¬© Camila T√©llez
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com