CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » TIERRAS DEL SUD S.A.
TIERRAS DEL SUD S.A.

Laida Azkonaren eta Txalo Tolozaren (Iruña- Bartzelona- Chile) sorkuntza eta ikerketa egoitza

ekainaren 4tik 15era bitartean

 

 

 

Zerk lotzen ditu Luciano Benetton ehungintzako industria gizon italiarra eta Argentinako egungo presidenteMauricio Macri, eta azken hau eta Sundance Kid eta Butch Cassidyestatubatuar cowboy ezaguna? Eta CNNeko jabe Ted Turner eta Curiñanco maputxe klan txikia? Erantzuna Amerika hegoaldeko hegoaldean dago, Argentinako Patagonian.

Tierras del Sud S.A.izeneko proiektua PACIFICO trilogia dokumental eszenikoaren bigarren partea da. Trilogia honek Latino-Amerikan jatorrizkoak diren herri, lurralde eta bizilagunen kontra dagoen basakeriaren, neokolonialismoaren garapenaren eta kultura garaikideak dituen hainbat espresio bideen artean ematen den harreman estua du aztergai.

Sekulako fortuna multinazionalen, Hego Amerikako estatuen, lurraldeko baliabide naturalen ustiaketa mugagabearen eta bertan bizi direnen arteko harreman estu baina ezezagunean, hor murgiltzen da.

Kasu honetan, Tierras del Sud S.A. proiektuaren arreta nagusia Argentinako Patagonia eskualdean biltzen diren atzerriko fortuna handien, hala nola, Carlo eta Luciano Benetton enpresa gizonena, eta Neuquén, Chubut eta Río Negro, guztiak Patagoniako probintziak diren horien erdibidean kokatzen den Maputxeen aspaldiko lurraldearen artean dagoen harreman hertsian dago.

Eskuartean darabilkigun egitasmoa pieza dokumental bat egitea da, Maputxeen herriko aspaldiko musikak eta dantzek eragindako trantzean oinarrituta, modu kontzeptual batean, mugimendua, soinudun artea eta arte bisualak uztartuko dituen agerpenaren arabera egituratuta.

 

Azkona & Toloza. Laida Azkona eta Txalo Toloza artista bikote bat osatzen dute, Bartzelona, Iruña eta Atacama arteko erdibidean, eta aritzen dira arte bizien proiektuen baitan sormen lanean. Bakoitzak bere bakarkako proiektuak egiteaz gain, honako artista eta talde hauekin kolaboratu dute: Sònia Gómez perfomerra, Roger Bernat eszena-zuzendaria edota Lagartijas Tiradas al Sol antzerki dokumentaleko konpainia. Konpainiako ohiko kolaboratzaileak dituzte Juan Cristobal Saavedra musika-ekoizlea eta Ana Rovira argiztapen-diseinatzailea. Extraños Mares Arden da haien proiektu eszeniko berria. Tierras del Sud S.A., berriz, orain egiten ari diren dokumentalaren ikerketa proiektua da.

TIERRAS DEL SUD
argazkiak
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com