CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » CONTRAKANT
CONTRAKANT

Societat Doctor Alonso (Girona) taldearen sorkuntza eta ikerketa egoitza

maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean

 

 

 

 

 

Contrakant, beste ezer baino lehen, oraindik existitzen ez den espazioa bat da, eta zer egin hura abiarazteko, bada, abian jarri behar dela. Eta hain zuzen, amorrua da desadostasun errealeko espazio hori abian jartzen duen energia. Kant-en kontrako amorrua.

Immanuel Kant filosofo alemanak bere pentsamoldea XVIII. mendean zehar landu zuen, Kritizismoaren lehen ordezkaria izan zen, baita Idealismo alemaniarraren aita ere. Egun Europa modernoko zein pentsamendu unibertsaleko pentsalari oinarrizkoenetakotzat hartzen da.

Jaun horren iritziz, orokorrean ikusi eta ukitu daitezkeen gauzak ezin ditugu haien berezko horretan ezagutu, eta hori hala ulertzen zuenez teoria unibertsalak sortu eta sortu tematu zen, bizitzearen eta existitzearen gorabeheren filosofia gordetzeko. Ideia bat gero eta independenteago eta unibertsalagoa, orduan eta perfektuagoa da, hala pentsatzen zuen.

Ikerketa egin ahal izateko, gure asmoa da beharrezkotzat eta egokitzat hartzen dugun lan egiteko modu bat aurrera eramatea, proiektuaren helburu nagusiari erantzuteko. Kanten iritzia, ezagutzaren ideia alegia, aurreko esperientziarik gabekoa da (a priori), eta espazioaren ikuspegi hori da haren teoria guztiaren erroa. Beraz, espazioa eta errealitatea, filosofoaren arabera, ezingo genituzke ulertu, ezta haiekin harremanik izan ere, “intuizio” edo “aurretiko ezagutza” hori gabe.

Guretzat, beste hainbat artistarekin gai zehatz eta galdera partekatuei buruzko bi ikerlan egin ditugun une honetan, argi dago artistikoa esaten diogun horren eremuan egiten den ikerlan baten arrakasta edo porrota, planteatzen dugun gaiaren mamiari dagokionez, estu lotuta dagoela lan egiteko modu egoki eta bateragarri bat aurkitzearen beharrarekin, hasiera-hasietatik.

 

Societat Doctor Alonso taldeak, Tomas Aragay-k (antzerki zuzendaria eta dramaturgoa) eta Sofia Asencio (Dantzaria eta koreografoa) zuzenduta, hizkuntza bat sortu du, non desplazamenduaren ideia da bere ardatz nagusienetakoa. Zerbait bere berezko tokitik, eremutik edo espaziotik kanpo jartzea erabaki dugu, tokialdaketa horrek hizkuntza nola eraldatzen aztertu ahal izateko, bai haren gramatika osagarriari dagokionez, bai behatzaile batek egin dezakeen irakurketari dagokionez: lekuz aldatu, zerbait agerian jarri ahal izateko. Desplazamendu maniobra horrek tresna eraginkorra dela erakutsi digu, errealitateari buruz dugun ulermenaren estatus quo zalantzan jarriko duten diskurtso poetikorako espazioak sortzeko.

Jaime Vallaure (Asturias 1965). Artista esperimentala eta arte diziplina anitzetan aritzen da, hala nola, ekintza lanetan, performantzian, bideogintzan, esperientzia formatiboetan eta ekoizpen independentean. Haren lan eremua artistikoak ez diren beste hainbat eremuetara zabaltzen dira ere, eguneroko zereginetan lotuak. 90 urteetan ekiten dio bere jarduerari, lan bideografikoekin hain zuzen. 2000. urteaz geroztik lekuko esperimentazioan oinarrituta lan egiten duen Los Torreznos bikotearen kideetako bat da, horrekin batera aritu da estatu mailako zein nazioarte mailako festibaletan. Ikerlan prozesu sortzaile batean murgilduta dabil 2011tik aurrera, jatorrizko tresna kontzeptual gisa marrazkia erabilita. Argitalpenaren eremuari dagokionez, Entreascuas Editores proiektuaren zuzendaria da 2002tik, mugarteko pentsamendu artistikoa zaintzen duen proiektua da. 90ko hamarkadaren erdialdetik aurrera ugariak dira espazioaren eta ikuslegoaren araberako presentzia eszenikoari buruz ematen dituen ikastaroak.

TIERRAS DEL SUD
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com