CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ TRILOGIA| COSA PROIEKTUA
TRILOGIA| COSA PROIEKTUA

Colectivo Qualquer-en (Bilbo- Brasil) sorkuntza eta ikerketa egoitza 

maiatzaren 21etik 25era bitartean

ekainaren 4tik 8ra bitartean

 

 

 

 

Dancer-aren zeregina etengabe gorpuztea, des-gorpuztea eta ber-gorpuztea baino ez da, gorputzeratu nahiz ex-gorputzeratu; modu horretan etengabe berkonfiguratzen du gorputzaren kontzeptua, norabide horretan proposatzen ditu nekez gerta daitezkeen subjektibotasunak, bizimoduak, mugitzeko moduak, eragiteko eta eraginduak izateko moduak, edo, zehazkiago esateko, dantzariaren gorputza beti da dantzaldian gorputzeratzen, hau da, gorputz bat erakusten du eta gorputz bat da, edo des-gorpuztu egiten du bere gorpuztasun sozial arrunta, edo ber-gorpuztu egiten du beste gorputz batzuen gorpuztasuna, ikasi egiten ditu eta egin, eta, ondorioz, bere gorputza berritzen du. Zentzu horretan, keinuak gorpuzten edo txertatzen ditu berean, eta etengabe ari da gorputz bat asmatzen haren zereginaren bitartez. Horrela izanik, dantzan lantzen den fisiologikotasunaren errealitatea, haren menpekotasuna, edo ekonomikarekin, linguistikarekin, indar politikoekin zein irudimenaren eta desioaren indarrekin duen harreman estua beti da tokian tokikoa.

 

Trilogia | COSA Proiektua hortik abiatzen da, dancer-rak (dantzaria) hartzen duen iragankortasun noziotik, gorpuztu, des-gorpuztu eta ber-gorpuzteko egiten duen lanetik alegia, eta zeregin horretan, materialtasunak eta gorputzak ­–izan gizakienak edo ez– nola gorputzeratu nahiz ex-gorputzeratzen dituen. Arrazoitze horretatik abiatuta, trilogiaren ikerketa lanean, dancer-aren figura zalantzan jarriko da honako hiru eremu praktiko-kontzeptual hauekin emango den topaketan: “Animaltasunaren eta gizatasunaren artean”, “Dancer figuraren ezabatzea, zati batekoa edo osoa” eta “Gorputza artxibategi gisa”.

 

AZALAn egingo dugun egonaldian zehar, gure helburua izango da estrategia koreografikoak egitea. Estrategia horiek oinarrituko dira gorputzeratu, gorpuztu eta ber-gorpuztu zereginetan. Horretarako, beste gorpuztasun batzuen kopia, erreplika eta eskuratzea helburu duten prozeduren bidez arituko gara, gure mugimendua eta egoteko moduak zalantzan jartzen lagunduko digute. Helburua ez da pieza moduko zerbait izan litekeena lortzea, gure arreta jarri nahi dugu beste gorputz batzuk ikasten eta zelula koreografiko sorta bat sortzen, ikerketa hau, dancer-aren, gure iragankortasunaren inguruko ikerketa hau aberasteko.

 

Luciana Chieregati-k (Brasil) eta Ibon Salvador Bikandi-k (Euskal Herria) osatzen dute Qualquer Kolektiboa, bi-biak dira koreografoak eta dantzariak. Hauen lana batez ere dantza piezak sortzea eta lankidetzan egindako sormenerako eta elkar trukerako testuinguru posibleen suspertzea da. Mugakideak diren lanak egiten dituzte, egunerokotasunarekin elkarrizketan jartzeko, antzerki-espazioaren eraketa ordezkatzeko eta, batez ere, hizkuntzen sorkuntza ikertzeko, koreografiaren ikuspuntutik. Koordinatzaileak izan dira Lisboako Residencias Artisticas Seu Vicente (2011-2013) espazioan, eta biek egina dute Praktika Eszenikoa eta Kultura Bisuala masterra (2013-2014) Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Sofia Erregina Museoa-ren (Madril) lankidetzarekin. Horrez gain, ikasteko tailerrak egiten dituzte. Azken aldian, lan tresna koreografiko oso zehatzekin esperimentazioa landu dute, sormenerako eta lankidetzarako testuinguruetan, beti ere, eta haiekin ari dira euren prozesu ezberdinetan. Máquinas de Colaboración da tailer-laborategi horrek hartu duen izena, eta Idoia Zabaleta edota Victoria Perez Royo bezalako sortzaileen inputs-ak biltzen dira bertan, baita João Fiadeirok gidatutako Konposizioa Denbora Errealean egitasmoak erakusten duen metodologiarekin izandako esperientziarenak ere. Bilbon bizi eta lan egiten dute, eta han garatu dituzte honako proiektu koreografiko hauek: PLAYA, OVERHuts–ArteanGAGLecturas Irreparables e It was a large room. Haien lanak ezagutarazi dituzte Brasil, Mexiko, Uruguai, Argentina, Portugal eta Espainian.

TRILOG├ŹA COSA
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com