CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Praktika eszeniko eta kultura bisuala masterrara 2017-18
PRAKTIKA ESZENIKO ETA KULTURA BISUALA MASTERRARA 2017-18

Praktika eszeniko eta kultura bisuala masterraren sorkuntza eta ikerketa egoitza 2017-18 (Artea- Universidad Castilla la Mancha)

maiatzaren 7tik 18ra bitartean

 

 

 

Urtero, Masterreko partaideek ikerkuntza-sorkuntza alorretako proiektuak lantzen dituzte bakarka zein taldeka. Proiektu horiek prozesu praktikoak dira, eta jarrera kritikoak, toki ezberdinetan jartzen diren eta jartzen gaituzten prozesuak lantzeko erabiltzen dira. Toki horiek moldatu gabekoak dira batzuetan, eta, orduan, guk egindako praktika horiek beste prozesu batzuekin alderatu ditzakegu. Prozesu horiek Masterraren hasieran abiatzen dira, eta, maiz, gero ere jarraipena izaten dute. Kurtsoak iraun bitartean, seminarioetan proposatu diren edukiak ere sartzen dira, baita gonbidatutako artistekin hainbat tailer eta laborategietan egindako esperientzia praktikoak ere. Proiektu bakoitzaren artean ematen den konexioaren intentsitatea eta seminarioetan nahiz laborategietan landu beharreko edukiak partaide bakoitzaren interesen arabera moldatzen dira, baina batzuen eta besteen artean sortzen diren elkarrizketak agerian jartzeko asmoz beti ere. Kurtsoan programatutako sesioen eta abian jarritako ikerkuntza-proiektuaren artean eman daitezkeen konexio horiez gain, bakarraldiak ere beharrezkoak dira, proiektuetan arreta zehatzagoz sakontzeko.

 

Azalatik Masterrari ematen zaion aukera aprobetxatu nahi dugu, araututa ez dauden denbora eta espazio bat guk nahi bezala erabiltzeko, Masterraren egoitza nagusia hartzen duen Madril bezalako hiri batek baldintzatzen duen erritmotik kanpora. Ikerkuntza-prozesu zintzo batean sakontzeko tarte egokia izan ezik, prozesuekin nahiz lankideekin beste modu batera elkarbizitzeko aukera bat ere da, eta elkarbizitza horrek ikerkuntza-prozesuan ere eragina izango du, ziurrenik.

 

Interesgarri da, oso era berezian, programako parte-hartzaileek Azalakoa bezalako proiektu independente eta autokudeatutako bat hurbiletik bizitzeko izango duten aukera, bertan sinergiak eta kutsatzeak era naturalean ematen baitira, bakoitzak bere garapenerako behar dituen denbora eta espazioa errespetatuz. Zentzu horretan, Azala-k ez du soilik espazio fisikoa eskaintzen denbora tarte jakin batean zehar, baizik eta bizi beharreko lantoki bat ere bai.

Oraingo honetan gainera, masterreko ikasleek egiten duten egonaldian zehar Idoia Zabaleta (Lasierra) irakasle gonbidatu eta koroegrafoarekin lan saioak egingo dituzte.

Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterrean partaideak 2017-18 edizioan honako hauek dira: Andrea Dunia Díaz Casal; Katty López Soto; Alina Ruiz Folini; Laila Tafur; Dylan Butler; Janaina Carrer; Damián Montesdeoca; Bárbara Hang; Violeta Frión; Amaia Bono; Cristina Cejas; Noemi R. Oncala; Laura Barragán; Leticia Skrycky; Ksenia Guinea; Fernando Mena; Juan Pablo Fuentes; Judit Pujol; Jose Velasco Abarca; Luz Prado y Jessica Huerta. Herrialdeak eta autonomiak: Euskadi, Catalunya, Andaluzia, Madril, Chile, Argentina, Frantzia, Brasil. 

 

Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterra Artearen proiektu bat da, Castilla la Manchako Unibertsitatearen, U.C.L.M, eskaintza, honako hauen lankidetzarekin: Sofia Erregina Museoa, La Casa Encendida, Madrilgo Matadero eta Azala-sorkuntza espazioa. Honako hauen laguntza ere jaso du: Off Limits Galeria, L’animal a l’esquena eta Pradillo Antzokia.

Master honek ikerkuntza praktikorako testuingurua eskaintzen du, proiektuak esperimentatu eta garatzeko, baita teoriaren eta praktikaren arteko erlazioaren gainean era kritikoan eztabaidatu eta hausnartzeko ere. Beraz, kolaborazioaren bidez lan-estrategia berriak garatzeko gogoz ari diren sortzaileentzako eta ikertzaileentzako espazioa da.

MPECV 2017-18
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com