CAST | EUSK | ENGL
┬╗ home | ┬╗ kreazio espazioa | ┬╗ jarduerak | ┬╗ artisten egoitzak | ┬╗ PARADISUTIK GERTU 3: amets amerikarra
PARADISUTIK GERTU 3: AMETS AMERIKARRA

Itziar Rekalderen (Gasteiz) sorkuntza egoitza

apirilak 20tik 22ra bitartean

 

 

 

Uberto Estabile poetaren Enpire Eleison poema liburuan oinarrituta pieza eszenikoa. Ez den Paradisuari buruzko hirugarren hausnarketa lana da. Premisa honakoa da: diseinatuta gaude paradisuan bizi ahal izateko, paradisurik ez izan arren, izan ere, horrela izango ez balitz, ez genuke aurrera egiteko zirrararik izango, ezta gauzak aldatzeko edota eraldakuntza eragiteko ere. Esaterako, migraziorik ez litzateke gertatuko.

Aurreneko lana etxeko paradisuari buruzkoa izan zen: "Dos historias de amor y un marco teórico", bigarrena, berriz, bidaiei eta Europar ametsari buruzkoa: Los viajes no tienen vuelta.

Bi hitz daude ezinbestekoak nire ibilbidean. Aitonak, baserrian jaioa eta hazia, baina ogibidez eta bihotzez marinela izandakoa, hark erakutsitakoak: Sustraia eta Aingura. Biek eusten gaituzte. Ez gara sustrairik gabe; ezin gure haziak zabaldu, ezta ongarri berririk jaso ere joango garen tokietan. Haizetik babes eutsiko gaituen eta bidetik ateratzen gaituzten korronteei aurre egiteko aingurarik gabe ezinezkoa izango zaigu norabidea erabateko ziurtasunez mantentzea. Beraz, sustraitu gaitezen eta jaso dezagun aingura haizea alde jartzen zaigunean. Bidaia zoriontsua izan.

 

Itziar Rekalde. Nire antzerki formakuntza (AET) Arte Eszenikoen Vitoria-Gasteizko Tailerrean jaso nuen, eta han jarraitzen dut. Irakasle handien alboan ikasi dut: Linda Wisse, Enrique Pardo (Voice performance Schol), Centre Artistique International Roy Hart, Jorge Sanchez (La Cantera Madril-Buenos Aires) Gustavo Palacios, Eduardo Milewich, Ana Perez (Legaleón), Emilio Goyanes (Lavi Ebel), Oscar Gómez (L’alacran), Pedro Madoz, Ander Lipus (artedrama), edota Miguel Molina, besteak beste. Sanchis Sinisterraren metodologiari sistemikora helduta ikasi dut, eta asko ikasi dut ere biziro harritu eta hunkitu nauten lankideekin. Mila esker haiei guztiei. Nire interes nagusia eszena esperimentala eta garaikidea, eta antzerki fisikoa ikastea izan da. Kukubazar eta Monstrenko Kolektibo-ko kidea naiz, haiekin aritu izan naiz, eta halaxe jarraitzen dut egun ere, ikuskizunen sormen lan kolektiboan parte hartzen, baita haien eszenaratzean eta agerraldietan ere. Beste hainbat esparrutan ari diren artistekin ere kolaboratzen dut, pieza performatiboak eta poesia esperimentalaren arloan egindako lanak sortzen. DOKE (2005-2015) antzerki taldean, sorkuntza kolektiboaren bitartez egindako 6 piezetan zuzendari lanak egin ditut. Artista gonbidatua izan naiz azken laurtean Poetak Maiatzean Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Poesia Jaialdian, nik egindako poesia lanak aurkeztu ditut bertan, Espiral Poetica izeneko antologietan, zehazki 3.,4. eta 6. zenbakietan. Horrez gain, astean behin Hala Bedi Irratiko Zebrabidea eguneroko magazinean kolaboratu dut. Horrekin guztiarekin batera, ahozko narrazioaren alorrean nabil 1990az geroztik, batzuetan ni neu naiz kontalaria, eta bestetan, nire narrazio edo antzerki sesioetan eszenatokian gero jartzen ditudan istorioak bilatzen, sortzen edota entzuten nabil. Nire lana Euskal Herritik erakusteko aukera izan dut, baita penintsulan zehar ere, eta hemendik kanpora aritzekoa ere bai, ekitaldi berezietan nahiz Nazioarteko festibaletan parte hartuz, bai Europan, bai Amerikan.

Aproximaxi├│n al para├şso
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com