CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » HITZAK
HITZAK

Pablo Marte-ren sorkuntza egoitza

apirilaren 9tik 20ra bitartean

 

 

 

 

Idatzi egingo dut. Bakartuta egon nahi dut, idazteko. Premia hori daukat –esan ohi den bezala–, azkenean, erabatekoa, liluragarria, basatia. Eskuetan, ahoan ditut ene hitzak, dantzan gorputzean. Diamanteen moduak dira, dirdira egiten duten eta distiratzen duten eta argia igortzen duten eta berotzen diren eta hozten diren harriak bezala. Ene gogoa astindu eta asaldatzen dute. Argi-izpi bat espazio trinko bat zeharkatzen, bortitz, eta beste erabilera batzuk baztertu egiten direnean sortzen den itzal menperatua isuri egiten da bertako paretetan, zutabeetan, harresietan beherera, hitzek argia elkarri ematen diotenean. AZALA-n bete nahi dudan asmo nagusia Franziskaren historia bukatzea da, ‘Hitzak’ izenburua duen istorioa, imanen parekoak diren hitzak, jendearen burdina erakartzen, eta Franziska izango da protagonista. Franziska aktorea da, izan zen, eta Medea antzezlana erdi amaitzen ari zen unean, gehiago ez zela mugituko erabaki zuen, horixe egin ere: «Hainbat lekukok diote herrestan joan zihoala… Alegia, Franziska Gazek, gau hartan fabrika utzi egin zuen, eta inork ez zuen haren berri izango, Kabiezes-eko bizilagun batek Serantes-eko mendi-bizkarraren mendebaldean sugea bezala narrasean zebilela ikusi zuen arte, edo zizarea bezala edo gaixorik dagoena bezala edo zoroa balitz bezala Molière motako horian. Eta kantatzen zihoan» (Vazquez Elorriaga, H. El extraño caso de Franziska Gaze. 12. or).

 

Pablo Marte (Cadiz, 1975). Zer esan nezake nire jardunaz, lexikografia lan modukoa dela. Gauzen eta irudien etimologia interesatzen zait gehiago, baita haien esanahia ere, noski. Gertaeren, gertakarien gramatologia, baita haien iturriak ere, historiaren fonetika eta teoria interesatzen zaizkit gehiago, idaztea baino, etikaren hizkuntza, baita haren fonetika ere. Azken hiru urte hauetan ez naiz bakarrik aritu, eta egia esan, gustura ibili naiz, gozatu egin dut asko. Hala ere, idatzi bakardadean idazten dut (idazlanaren bakardadea iraultzen olatuek hartzen duten mundu ideala da). Nire lana erakutsi dut, bai bakarka, baita taldeka ere, honako testuinguru hauetan: O cineclube (Compostelako Santiago), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa) Azkuna Zentroa (Bilbo), Tabakalera (Donostia-San Sebastián), Kadist Art Foundation (Paris), Artium (Vitoria-Gasteiz), BAD, Antzerkia eta Performantzia Festibala (Bilbo), besteak beste.

Palabras
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com