CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Jada ikusten ez duguna. Jada ikusten ez den hau
JADA IKUSTEN EZ DUGUNA. JADA IKUSTEN EZ DEN HAU

Ignacio de Antonioren (Madril) sorkuntza eta ikerketa egoitza

martxoaren 19tik 27ra bitartean
apirilaren 9tik 20ra bitartean
 
 
 
 
 
 
Jada ikusten ez duguna. Jada ikusten ez den hau ikerketa koreografikoaren alorrean sartzen da, zentsuraren eta horrek gorputzekin eta gauzekin duen harremanaren inguruko ikerketa. Ezkutatu, galdu, paretik kendu egin den horren guztiaren arteko topo egiteari buruzko ikerketa egitea da honen xedea. Ikusgarritasunaren erregimenak baztertua izan denaren ahalmena eta hiper-ikusgarritasuna.
 
Nola mugi gaitezke ikusgarria denaren bazterretan, mugetan. Posiblea da jada ez dagoena antzematea. Nola askatu gauzak ikusteko eta aztertzeko dugun premiaz, mugimenduak eragiteko. Egin behar den bilaketa da helburua, ikusgarria denaren horri ez dagozkion estimuluen bidez, gauzen bibraziotik, desplazamendutik, jariotik aurrerago joanez.
 
Jada ez dauden gauzen gaitasun politikoekin, emozionalekin lan egitea. Ez-ikusgarritasunak, ez-egoteak, dituzten erdiespenak eta gaitasunak koreografia zehatzak sortzen dituzte. Nolakoak dira erakutsi behar diren materialen hautaketa bideak eta jardunbideak. Zer mugimendu eragiten dituzte. Zentsuratuak izan diren materialekin aritzeak — testuak, gorputzak, objektuak, irudiak— honako galdera hau ekartzen digu: posible ote da gauzak desagerraraztea erabat?
 
Ignacio de Antonio Anton-en ikerketa lana da, Oscar Hernandezen eta Roberto Garciaren kolaborazioarekin.
 

 

Ignacio de Antonio arkitektoa eta eszena sortzailea da, jarduera artistikoen bidez egiten du lan ikerketaren alorrean. Hain zuzen, jarduera artistikoaren inguruan doktoradutza egiten ari da, ARTEA Ikerketa Taldean. New York University-n ikasi zuen 2016an, Performance Studies izeneko sailean, Fulbright beka bati esker. Lehenago, bere jarduera egin izan zuen Taller de Casqueria (2010-2014) kolektiboaren barruan. Haren jarduera artistikoak zein akademikoak ekintzarako artea eta jarduera espazialak hartzen ditu: happening-ak, performanceak eta arkitektura iraungikorra. Bere ibilbideak jarduera horiek ditu ardatz, gailu bezala ulertuta, adostasunerako eta desadostasunerako bideak zalantzan jartzeko nahiz balioa emateko. Jendearen eta publikoa denaren inguruan lana egin ahal izatea ahalbidetzen duten lanak edo ikerlanak. 
MACBA Buenos Aires_ Video Still: Joaquin Wall
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com