CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Black Noise. Figure 2
BLACK NOISE. FIGURE 2

Vicente Colomar eta Talia de Vriesen sorkuntza eta ikerketa egonaldia (Madril, Brusela, Tel Aviv)

otsailaren 5etik 18ra bitartean

 

 

Vicente Colomarren eta Talia de VriesenBlack Noise eta Figure 2 proiektuen arteko batera gunea izan nahi du egonaldi honek. Honezkero, prozesu bi horiek erlazioak eta menpekotasunak sortzen hasiak daude egiten ari diren tokian, hain zuzen P.A.R.T.S Research Studios programaren testuinguruan, Bruselan. Lanean arituko gara batez ere irudiekin nahiz soinuekin, bisualtasunaren eta soinutasunaren arteko banaketan sakondu asmoz. Irudiaren eta ‘horri dagokion’ soinuaren artean dagoen espazio kulturala, soziala eta politikoa aztertu nahi dugu. Lekualdaketa edo desplazamendua interesatzen zaigu, objektuen eta haien adierazpideren artean dagoen “gap” delakoa, konexio modua alegia, ideien eta haiei buruzko pertzepzioaren artekoa.

 

Gure langaiak izango dira hitza irakurria, testu soinuduna, objektuak eta gorputza.

 

 

Vincente Colomar. Madrilen eta Bruselan bizi da, eta han egiten du lan. P.A.R.T.S Research Studios programa horren ikerketa proiektuko kidea izan da, Bruselan. Besteak beste, honako hauentzat lan egin du: CDN, CNTC, Ernesto Caballero, Alfredo Sanzol... 2009. urtea etapa artistiko berri baten hasiera izango da beretzat, arlo eszenikoa ikertzen eta esperimentatzen jardungo da. Hortik aurrera, hainbat proiektu bultzatuko ditu sormena, elkarlana, eta topaketa sustatzeko asmoz. Bere lanak gune eta erakunde garrantzitsuen laguntza eta babesa du, besteak beste, Iberescena, SGAE Fundazioa, La Casa Encendida, Madrilgo Matadero, Antzoki Alternatiboen Sarea, Eszena Garaikidearen Festibala, 2 de Mayo Arte Zentroa.

 

Talia De Vries. Tel Aviv-en jaiotako dantzaria da, baina Bruselan bizi da. P.A.R.T.S Research Studios pilot#2 programan graduatu zen 2016an, baita Parisko Performing Arts Unibertsitatean ere, Frantziako CNDC d’Angers (2009-2011) dantza zentroan ikasten ari zen bitartean. 2013. urteaz geroztik, bere jarduera artistikoa garatuko du Israelen bertan nahiz Israeletik kanpo ere, honako artista hauekin batera, besteak beste, Emmanuelle Huynh, Arkadi Zaides, Vicente Colomar edota Myriam Van Imschoot. Batsheva Dance Company’s Archive dantza konpainian lan egin zuen 2013-2015. urteen artean, Iris Lanaren zuzendaritzapean. 2017an, arte-zuzendari kidea da “RoomDances Festival” festibalaren 29. edizioan, Israelen, Amos Hetz artistak zuzendutakoa.

 

Black Noise
laguntzaileak
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com