CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Haizearen ahotsak
HAIZEAREN AHOTSAK

Sonia Estévez eta Askoa Etxebarrietaren sorkuntza egonaldia (Gasteiz)

urtarrilaren 29tik- otsailak 9ra bitartean

 

Zer mugitzen da mugitzen ez zarenean? Proiektu honen helburu nagusia dantza flamenkoan egoten diren ixiluneetan, gelditasun momentuetan, ematen diren sentsasioak irudien bitartez adieraztea da, kasu honetan Stop Motion animazioaren bidez, hareazko animazioa; momentu horietan ere dantzan egiten delaren ideiatik abiatuz,geldotasun horrren mugimendua bisualki perzibitu daitekeen mugimenduarekiko zentzu desberdin baina osagarri batean ulertuz.

Asmoa ikus-entzunezko lan bat egitea da zuzenean dantzatutako flamenkoarekin, non dantzariak pantaila batean proiektatzen diren animatutako irudiekin interaktuatzen duen; proiektatutako itzalekin jokatuz edota geldotasunean latentea den mugimendua irudikatuz. Sentimendu baten ikus-entzunezko irudikapena bere gorputzaren perkuzioaren soinuaz lagunduta. Kontua ez da informazio audiobisuala osagarri edo akonpainamendu estetiko gisa erabiltzea, baizik eta dantza-piezaren atal bat gehiago bezala ulertzea. Ikuskera honi bigarren mailako ekintzez garbi dagoen pieza armoniko bat lortzeko konplexutasuna gaineratzen zaio.

 

Askoa Etxebarrieta Lasheras “La pulga”. Jesús Guridi Musika Eskolan hasi zituen bere ballet klasikoko ikasketak. Bere formakuntza Bilbon osatu zuen Solange Lefort-ekin eta geroago Madrilen Víctor Ullate-ren eskolan. Granada eta Sevillan bizi izan da, bertan dantzari ezagunen esku fromakuntza jasoz (Isabel Bayón, Farruquito eta Juana Amaya besteak beste). Gaur egun Sevillan eta Madrilen formakuntza jasotzen jarraitzen du (Alfonso Losa, David Paniagua, Pepa Molina, etab.) eta talde desberdinekin zuzeneko ikuskizunak egiten dihardu: Berriketan (flamenko eta txalaparta fusionatzen dituen ikuskizuna) Adabegi, La Pulga y Compañía eta Origen. Irakaskuntzaren arloan dantza flamenkoko tailerrak, klase orokorrak eta ikastaro trinkoak ematen ditu.

Sonia Estévez Fernández zuzendari eta animatzaile independientea da. Gasteizen bizi da egun. Stop Motion animazioa ikasi du Bartzelonako 9zeros Animazio Eskolan eta Hospitalet-eko Cifo-n.  Arte Digitala eta Proiektu Audiobisualen ikastaroak egin zituen Gasteizko Artes y Oficios Eskolan. Animaziozko hainbat ikastaro eta tailer ematen ditu adin guztietarako.  Biofilmografia: Biofilmografía, algunos de sus trabajos: Radetzky Salsa March (2016), Igualdad en el trabajo (2015), Abiadura (2015), Hoy es sólo para ti (2012-14).

 

 

 

 

VOCES DEL VIENTO
argazkiak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com