CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » APORIA
APORIA

Isaak Erdoiza eta Nazario Díazen (Abadiño, Jaen) sorkuntza eta ikerketa egonaldia 

urtarrilaren 22tik otsailaren 4ra bitartean

otsailaren 19tik martxoaren 2ra bitartean

 

 

 

 

 

 

 

Isaak Erdoiza eta Nazario Diazen ahalegin koreografikoa izango da.

 

 

Aporia kontraesanak edo ulertu eta onartzeko eragozpenak dituen baieztapena da. Aporiak sarri eman ohi dira izaera gogoetatsu edo espekulatiboa duten zailtasun edo eragozpen logiko gisa. Horrekin guztiarekin eta, performance eremuaren barruan, hau da, autu intimoak ikusleen aurrean aurkeztuak izateko eran lantzeko orduan, galderak sortzen zaizkigu hasten ari den harreman bat nola koreografiatu ideiari buruzkoak, besteak beste.

 

Intimitatearen politikak deitzen dugun horrek kajoi handi bat zabaldu digu, bertan intimotasunaren arloan lekutzen diren hainbat bizipen bildu ditugu. Une jakin batean, bizipen horiek kajoitik atera, testuinguruz aldatu, eta lanerako material modura erabiltzen hasi gara, gero ikuspuntu koreografiko batetik berriz lantzeko. Horrela, bizitza esperientzia, zirkunstantzia eta tentsio horiek, alor pribatuan sortuak, egunerokotasunetik datozenak, “garrantzi gutxikoak” edo direnak, eta ahalmen poetiko edota eragin politikotik urruti daudenak, norbanakoaren eremua gainditu nahi dute, unibertso kolektiboa baten barruan pizteko. 

 

Azalan egingo den egoitzaren asmoa da, batetik, proiektua osotasuenan osatuko duten oinarri kontzeptualak, estetikoak eta ideologikoak aurkitzea eta, bestetik, lan prozesu baten euskarria antolatzea eta sendotzea, osagaia kulturalak eta indentitarioak elkarren aurka talka eginez jartzeko, eta osagaia horiek izango dira, bereziki, proiektu honetako sortzaileen jatorritik datozenak. Gure aurreikuspena eskenatokira iristeko bidean jarriko dugun pieza bat egitea baldin bada ere, egia da irekita gaudela beste forma batzuen aurrean, ikusgarriak izan edo ez, eta ez dugu aldez aurretik erabaki nahi ideia horiek nola eta zein alderditik gauzatuko diren.

 

 

 

Isaak Erdoiza. 1975/ Abadiño, Bizkaia. Euskal Herria / C.E.M (Centro Em Movimento), Idoia Zabaleta, Muelle 3, Sofia Neuparth, Vera Mantero, Lisa Nelson, Hisako Horikawa, Blandine Calais-Germain, La Cosa en Casa, Maia Villot, Olatz de Andres, Privolva, Coletivo Qualquer, OVER, Buh!, Alhondiga, Saturar la Erótica, Tabakalera, Tuning Scores, Azala, Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterra, MASA, João Fiadeiro, Nazario Diaz.

 

Nazario Diaz. 1985/ Linares, Jaen. Andaluzia / Vertebro, Beautiful Movers, Atalaya, Shakespeare, Workcenter de Jerzy Grotowski eta Thomas Richards, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala, Oro, Jorge Gallardo, Polonia, Tenerife, Societat Doctor Alonso, Andrei Rublev, Pepe Espaliu, Looking for Pepe, Jesus Alcaide, Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualari buruzko Masterra, João Fiadeiro, Azala, Isaak Erdoiza.

 

 

 

Ahoak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com