CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » NIRE AITA EZ ZEN ERRUSIAR IDAZLE OSPETSU BAT
NIRE AITA EZ ZEN ERRUSIAR IDAZLE OSPETSU BAT

Bárbara Bañuelosen (Madrid) sorkuntza eta ikerketa egonaldia

2018ko urtarrilaren 8tik 21era bitartean

 

 

 

 

 

 

 

 

Dokumental eszenikoa. Sorkuntza eszenikorako eta ikerketa sozialerako proiektua. Familia-sekretu baten berri izan nuen 14 urte nituela, nire historia, familia osoarena eta bere ingurugiro sozialaren historia alda zezakeen sekretua. Horrek guztiak hausnartzera behartu nau norbanakoaren memoriari buruz eta historia kolektiboa nola osatuta dagoen.

 

Une horretatik aurrera, ikertzen hasten naiz, testigantzak biltzen ditut, informazio instituzionala biltzen dut ere, eta antzeko testuinguru sozial eta garai jakin baten barruan jazotako antzeko gertaerak aztertzen ditut. Dokumental eszeniko honen asmoa ibilbide bat izan nahi du honako kontzeptu hauen bidetik: artxiboa, oroitzapena, agiria, historia, memoria, irudia, gorputza, narrazioa, irudimena, iragana, etorkizuna eta oraina.

 

Pantailaz haragoko eta proiektatzen den irudiaz haraindiko dokumentala. Bertan eszenikotasuna, esperientzia zinematografikoa eta gorpuztasuna hedatu egiten dira begirada berri bat, leku berri bat sortzeko, iragana, oroimena eta memoria historiarekin eta haren testuinguru eszenikoarekin lotuta (berriz) eguneratzeko orduan, gorputzak izan dezakeen papera deskubritzeko. 

 

Sortzailea, zuzendaria eta interpretea: Barbara Bañuelos

Sorkuntzaren eta ikerketaren garapenerako egonaldiak: La Casa Encendida-CA2M, El Graner, AZALA eta Gasteizko Baratza Aretoa.

 

Barbara Bañuelos (Burgos 1980) Madril, Burgos, Londres eta New Yorken formatu, deformatu eta formaldatua, aldi berean aktore, eszena eta musikari lanetan ari da. Inbentario. Xurgagailu baten memoriak bere proiektu berrienarekin, eta azken hogei urteetan bazterretatik biltzen joan den objektuekin, hainbat gune eszeniko eta erakustaretotan izan da, besteak beste: Musac, Artium, Caixa Forum, Teatro Pradillo, Festival Escena Abierta. Gaur egun Nire aita ez zen errusiar idazle ospetsu bat lanaren sorkuntza eta ikerketa prozesuari begira dihardu, arestian aipatu proiektuan egindako hainbat aurkikuntzatik sortutako dokumental eszenikoa. Ju. musika taldeko kidea da, sorkuntza eta konposizio laborategia da Ju., sendotu egin den proiektua 2015ean argitara emandako “Poco Adrede Nunca”  bere lehen bildumarekin eta, aurtengo neguan, kaleratuko den bigarrengoarekin, “Todo y la cabeza” . Horrez gain, Elephant Pit-eko ahotsa, burua eta esku miatzailea da, hain zuzen bertsioak egiten dituen proiektu horrekin estatu mailako areto, espazio iragankor eta festibal ez konbentzionaletan ibili da.

 

MI PADRE NO ERA UN FAMOSO ESCRITOR RUSO
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com