CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » 60 minutu programatutako simulazioa egiteko
60 MINUTU PROGRAMATUTAKO SIMULAZIOA EGITEKO

Felix Fernándezen (Lugo) sorkuntza eta ikerketa egonaldia

2018ko urtarrilaren 8tik 19ra bitartean

 

 

 

 

 

Lan hau keinu estereotipatu batetik sortua da, alegia gauzek, berez, hala behardutela izanideia horrekin abiatutako eta adostutako sorkuntzatik; gogotik landutako arau batetik jaioa da, aurrez ezarritakoaren ordenari eusteko. Ondorioz, sintoma okerra izango da disidentzia, hala azaltzen zaigu, hori dela eta Orwellen araberako librepentsatzailea izatea,gizabanakoak edo, hobe esanda, errealitate honetako erabiltzaileak, bere buruari jarri behar ez dion zigorra izango da.

Dena prest da esperientzia honetarako. Eta helburua ez da izango aukera ezberdinen artean hautatzea, aukera guztiek berriro bide bera egiten baitute, baizik eta entretenimenduaz osotasunean gozatzeko leku aproposena bilatzea.

Nahikoak izango dira izaera polarizatuak dituzten pertsonaia pare bat eta egunerokoan erabiltzen ez ditugun ez-leku horietara igorriko digun eszenografia bat, gure barne disko gogorrak memoria-artxiboak bilatu ditzan, modu bitxian bada ere eszenan ikusten ditugun horien oso antzekoak.

 

Felix Fernández (Lugo, 1977) diziplina anitzaklantzen dituen artistada, Arte Ederretan lizentziatua, dantza garaikidean, performancean eta soinu ekoizpenean hartu du bere formakuntza. Bere lanak diziplinen arteko hizkuntza hibridoetan sortutakoak dira, bideoa, performancea eta instalazioa. Casa Encendidak eta Galiziako Koreografia Zentroak ematen dituzten bekak jaso ditu  ikerketaeszenikoaren arlokoproiektuak bideratu ahalizateko, eta lanean ari da bi soinu-proiektuetan, bata DJ Jëan Fixxbezala, eta bestea Jas & Fixx duo horren kide. RPM kolektiboko kidea da, bertan mugimendu-arteen eremuarekin lotutako kultur gestiorako proiektuak garatzen ditu.

Félix Fernández
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com