CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » Playa (MASA proiektua)
PLAYA (MASA PROIEKTUA)

Luciana Chieregati, Ibon Salvador eta Carolina Camposen (Brasil, Bilbao) sorkuntza eta ikerketa egonaldia

urriak 9tik 29ra bitartean

 

 

 

 

 

PLAYA (MASA proiektua)

 

…Zoologiko batean kaiola barruan dagoen lehoiari begira gaude. Lehoia kendu eta, haren lekuan, Picassoren Gernika margolana jartzen dugu. Kaiola barruan dagoen Picassoren Gernika margolanari begira gaude. Kaiola eta zoologikoa kendu eta, haien lekuan, basamortu bat jartzen dugu. Basamortuan dagoen Picassoren Gernika margolanari begira gaude. Gernika kendu eta, haren lekuan, museo bat jartzen dugu. Orain, basamortuan dagoen museoari begira gaude. Basamortua kendu eta, haren lekuan, Amy Winehouse jartzen dugu. Begira gaude Amy Winehouse nola sartu egiten den museoko areto batera. Museoa kendu, eta mikrofono bat jartzen dugu, eta atzealdean taberna bat. Beraz, atzealdean taberna bat duen mikrofonoaren aurrean dago Amy Winehouse, eta hari begira gaude. Amy Winehouse kendu, eta Fidel Castro jartzen dugu espainieraz etengabe hizketan. Horrek esan nahi du begira gaudela nola hitz egiten ari den Fidel Castro mikrofonoaren aurrean taberna baten pare-parean. Taberna kendu, eta Etxe Zuria jartzen dugu. Etxe Zuriaren parean mikrofono baten aurrean hitz egiten ari den Fidel Castrori begira gaude. Etxe Zuria eta Fidel Castro kentzen ditugu, eta hilerri bat jartzen dugu Estatu Batuetako presidente berriaren muturren aurrean. Beraz, orain begira gaude nola Donald Trump espainieraz hitz egiten ari den hilerri baten aurrean dagoen mikrofonoaren aurrean. Segituan hitza kentzen diogu, eta han geratzen da mutu, mikrofonoaren aurrean imintzioka. Gero Donald Trump eta hilerria kendu, eta jartzen ditugu edozein izan daitekeen pertsona bat eta fluor-argiaz argiztatutako hangar huts bat. Fluor-argiaz argiztatutako hangar huts batean dagoen mikrofono baten aurrean imintzioka ari den pertsona bati begira gaude. Koktel bat pentsaera dibergentez betea jartzen diogu, eta mikrofonoa kentzen diogu eta hangarra kentzen diogu. Geratzen dena da gorputz bat imintzioka, pentsaera dibergentez betea, inongo lekutan airean… 

Pieza koreografiko honen ikerketan, ustez gizaki egiten gaituzten gauza horiek denak kentzen goaz. Asmoa ez da giza ezaugarri guztiak kentzea, noski, gehiago da ezaugarri zehatz batzuk soilik kentzeko mugimendu bat egitea. Gerora gertatu da ohartu egin garela, ekintzaren bati normalizatzen zuen ezaugarriren bat kenduta ekintza horrekin jarraitzen baldin bagenuen, mugimenduaren eta pentsamenduaren arteko harremana aldatu egiten zela. Aldatua zetorren harreman horrekin jarraitu ondoren tarte batez, azkenerako beti ‘normalizatu’ egiten zen. Horregatik ulertu dugu egin eta pentsatu eta horren iraupenaren arteko harremanean ezartzen joan garela performer hirukote honekin osatzen ari garen gorputz kolektibo honetarako egitekoak.  

Mekanismo horrek zeinbat ñabardura/gorpuztasun ekarri ditu gorputzaren keinu bidezko ekintzaren eta pentsamenduaren arteko eremura eta, haien bitartez, haien laguntzaz sortzen dira pieza honetan ematen diren erlazioak.

 

Fitxa Teknikoa:

Ideia, Koreografia eta Performancea: Coletivo Qualquer (Luciana Chieregati eta Ibon Salvador + Carolina Campos)

Argiztapena: Leticia Skrycky

Ekoizpena:  Asociación Artístico Cultural Luciérnaga

Argazkiak: Gurutz Gonzalez

Jantziak: Coletivo Qualquer

Laguntza teknikoa: TRACKEN studio.

Babesak: Azala Kreazio Espazioa, Bilboko Udalaren Kultura Saila, RE-AL.

 

 

Pieza honek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du.

Colectivo Qualquer
erlazionaturiko loturak
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com