CAST | EUSK | ENGL
» home | » kreazio espazioa | » jarduerak | » artisten egoitzak | » SPANBERGIANISM, BAINA GAZTELERAZ
SPANBERGIANISM, BAINA GAZTELERAZ

María Jerez (Madril) eta Alejandra Pomboren (Santiago de Compostela) sorkuntza eta ikerketa egoitza

irailaren 18tik 22ra bitartean 

 

 

 

 

Egoera batetik, testuinguru batetik abiatuko gara, hemen eta orain. Itzulpen lanarekin hasteko moduan jarriko gara. Itzultzea interpretatzea dela oso jakitun aritu nahi dugulako. Ez da soilik egoera mental bat, baizik eta fisikoa eta emozionala da ere. Liburu bat itzuli nahi dugu, hori da dakiguna, guretzat garrantzitsua den liburua, hunkitu egiten gaituelako, barrea eragin, bihotza ukitu, pentsatzeko beste modu bat ematen digulako, bakarrik edota elkarrekin. "Spangbergianism" lanaren itzulpen bat egiteko orduan dauden baldintzen gainean sortu eta lan egingo dugu, irudikatu ahal genezakeena baino areago iristeko asmoz. Liburu horrek eta haren inguruan sortu den guztiak eman digutena kontuan hartuta, harengatik egin dezakegun gutxienekoa da. Marten Spangbergeren liburua itzuliko dugu amateur maila batetik, aurretik ez baitugu liburu bakar bat ere itzuli; subjektibotasunetik egingo dugu, hainbat kontzeptu, hitz, emozio, ideia, jarrera, testuinguru, bitxikeria edota txisteren inguruan hausnartzen jarraitu ahal izateko biok elkarrekin. Eta sormen prozesua taldeko irakurketetara eta itzulpenetara zabalduko dugu, horrela liburua hazten jarrai dezan beste liburu, pertsona, hitz edota txisteen baitan.  

 

 

Maria Jerez (Madril, 1978). Bere lana ‘tartekoa’ dela esan daiteke, izan ere zuzeneko artearen, koreografiaren, arkitekturaren eta arte bisualen artean kokatzen baita. Indiferentzian jarriko du arreta berezia. Mugatxoan abiatzen da bere ibilbidea. Bere piezen artean daude honako hauek: “El caso del espectador” (2004), “This Side Up” (2006), “La Coartada Perfecta” (2011-2012), “ba-deedly-deedly-deedly-dum ba-boop-be-doop!” (2014), "Alma de Rímel & The Glammatics" (2015), “BLOB” (2016) “What Is Third” bere proiektuaren barruan, eta “Yabba” (2017). “The Movie” (2008) filma zuzendu du, “The Neverstarting Story” proiektuaren barruan, Amaia Urra, Cristina Blanco eta Cuqui Jerezen arteko lankidetza dena, behin baino gehiagotan haien kolaboratzailea izan baita. Kolaborazio ugari egin ditu beste zenbait artistekin ere, hala nola, Juan Dominguez, Elii, Arantxa Martinez, Alejandra Pombo, Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol, Luis Miguel Felix, Ben Evans, Gary Stevens, Forced Entertainment, Phil Hayes eta Jerôme Bel, besteak beste. El CLUB lantaldeko kidea zan da. 2015az geroztik sorkuntza prozesuen jarraipena egiten du La Casa Encendida eta CA2M Zentroak antolatzen duten egonaldi-programan hautatuak izan diren artisten proiektuetan. Living Room Festibalean (Madril) ari da diseinatzaile eta antolatzaile lanetan, Cuqui Jerez, Luis Urculo eta Juan Dominguezekin batera, 2010az geroztik. CA2M zentroko PICNIC SESSIONS 2017 jardunaldietan komisario-kidea da, Maria Eguizabal eta Magui Davilarekin lankidetzan. 2011- 2017 Jarduera Eszenikoa eta Kultura Visualeko Masterrean egiten diren laborategietan irakasten du. “Anto va à l’école”, “Nada va a la escuela” edo “Maria gaat naar School” proiektuan lanean ari da buru belarri, ikasketa, ezagutza eta hizkuntza prozesuak ikertzen, irakaskuntzaren rolak irauliz Europako hainbat ikastetxe eta eskoletan.

 

 

Alejandra Pombo (Compostelako Santiago, 1979). Arte Ederretan doktorea, performancearen ideia artearen eremuraino sartu denetik etorri diren paradoxak eta eraginak aztertzen dituen tesi batekin. Bere lan artistikoa arte bisualen, zinemaren eta zuzeneko arteen arteko mugan kokatzen da. Egun filmak egiten ditu batez ere, egiteko moduarekin esperimentatzeko ez ezik, baita ikustera emateko moduarekin ere. Partaidea edo kolaboratzailea izan da honako proiektu artistiko hauetan: Mugatxoan proiektuan hainbat tailerretan lanean eta egonaldi artistikoak eginez La Laboral, Fundaçao Serralves eta Artelekun, 2010eko Lehen Proforma MUSACen Txomin Badiola, Sergio Prego eta J. Mikel Euba artistekin, eta hainbat proiektuetan Mårten Spångberg eta Juan Dominguez koreografoekin eta Maria Jerez eta Loreto Martinez Troncoso artistekin. Egonaldiak egin ditu, hemen: I-Park Foundation (Conneticut), Atlantic Center for the Arts(Florida), PACT-Zollverein (Essen), Space Programme(Celbridge), DOCH (Stockholm), La Casa Encendida (Madril), el CA2M (Madril), Matadero (Madril), MAC (A Coruña), La Caldera (Bartzelona) eta  L’Estruch (Sabadell). Ondorengo festibaletan, museoetan eta arte zentroetan erakutsi ditu bere lanak: Donostiako Tabakaleran, Festival Loop, Vigoko MARCOn, Aesthetica Short Film Festival, Festival In-presentable, Pact Zollverein, Arteleku, Fundaçao Serralves, Xixongo La Laboralen, CCCB, Madrilgo Mataderob, Festival Cineuropa, la Casa Encendida edota Escenas do cambio festibalean, besteak beste. Miradas IV da bere erakusketarik berriena, Torrente Ballester Zentroan egon da ikusgai, lehen aldiz jarri du publikoaren aurrean ‘Wild Palms’ bere azken filmari buruzko proiektu eskultorikoa. 

TRADUCIR LIBRO
Espazioa naturan
diseinua: leirelana.com